154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Sarrigurengo errepideko 1-10 bitarteko plan berezian. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-JUN-20 (2/US).

Ikusirik Iñaki Archanco Manchok, Sarrigurengo errepideko 9-10eko jabekideak ordezkatuz, aurkeztutako dokumentua, Sarrigurengo errepideko 1-10 bitarteko plan berezia aldatzeko; bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2020ko ekainaren 9ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2020ko ekainaren 12ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea “Sarrigurengo errepideko 1-10 bitarteko plan bereziaren aldaketa” dokumentua, Sarrigurengo errepideko 9-10eko jabekideek sustatua, oztopo arkitektonikorik gabeko sarbidea izateko, zehazki 9. eta 10. atarietan. Horrek dakar esparru publiko gehiago okupatzea eta afekzio handiagoa urbanizazioan, 2019ko irailaren 5ean onetsitako plan bereziak baino.

2. Behin betiko onesteko, zuzendutako dokumentu bat aurkeztu beharko da, determinazio hauek biltzen dituena:

1.–Urbanizazioari buruzko araudiaren apartatuan paragrafo hau gehituko da:

“Grafikoki definitutako berrurbanizazioaren ezaugarriez ari garela (dagozkien jarduketek beren gain hartuko dituzte), plan honetan jasotakoa lehen hurbilketa bat da. 9. eta 10. blokeei buruzko urbanizazio separatetan biltzen diren definizio zehatzek, besteak beste, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Zerbitzuaren aldeko txostenak izan beharko dituzte.”

2.–Araudiaren hasieran gehitu behar da apartatu bat, honako hau dioena: “Indarrik gabe gelditzen da Iruñeko Sarrigurengo errepideko 1-10 bitarteko plan berezia, 2019ko irailaren 5ean behin betiko onetsia, dokumentu honek ordeztu baitu.”

3. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Erabaki hau jakinaraztea Iñaki Archanco Manchori, Sarrigurengo errepideko 9-10eko jabekideak ordezkatzen baititu, eta Iruñerriko Mankomunitateari.

Iruñean, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2006613