154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2020ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 1/2020 espedientea. Aparteko kreditua emanez finantzatuko diren gastuak dira, eta horretarako indarrean dagoen aurrekontutik konprometitu gabeko beste partida batzuetako kredituak ezabatuko dira edo bajan eman, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 213. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Alegaziorik ez badago, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Melidan, 2020ko ekainaren 18an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2006609