154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2020rako zerga-tasak

Ezporogiko Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran eta legezko gehiengoa zuela, hasiera batez onetsi zituen 2020rako zerga-tasak.

Onespen horren iragarkia 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, baita hogeita hamar egunean ikusgai eduki ere Udalaren iragarki-taulan, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi dira beherago emanen diren 2020rako zerga-tasak; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz.

Lehena.–Uraren prezio publikoak:

–Hornidura:

  • Kuota finkoa: 30 euro.
  • Kontsumoagatik:
  • Etxean erabiltzeko: 0,66 euro/m³.
  • Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,14 euro/m³.
  • Saneamendua: ezarritako prezioak.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera: %2,5 <250.000 euro eta %4,5 >250.000 euro.

Bigarrena.–Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

Agezan, 2020ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Javier Marco Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: L2006678