154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien gaineko espedientea hasiera batez onetsi zuen Udalak, 2020ko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin onetsi ere, eta 2020ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean.

Jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 272. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan agindutakoari jarraikiz.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da behin betiko onetsi direla 2020ko aurrekontuak eta haiek betearazteko oinarriak.

Hona hemen laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 440.500 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 167.400 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.103.050 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 407.300 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 186.500 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.364.750 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 641.800 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 988.000 euro.

3. kapitulua.–Interesak: 600 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 127.000 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 9.670 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 570.880 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 26.800 euro.

Gastuak, guztira: 2.364.750 euro.

Cabanillasen, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2006602