154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Interesdunei epatzea.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da ezen gora jotzeko zenbait errekurtso aurkeztu direla honako deialdi honen oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetarako erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 17 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeinak xede baitu, halaber, izangaien zerrendak osatzea, hautaproben bitartez, lanpostu horietan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez (Osasuneko kontseilariaren uztailaren 15eko 257E/2019 Foru Agindua). Belén Mugueta Burguete, Beatriz Mucientes Martín, Miguel Artola Álvarez eta Beatriz Fernández Manrique jaun-andreak dira errekurtsogileak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 eta 45. artikuluei jarraituz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egiteko aukera izan dezaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Osasun Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Tutera kalea 20, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek eskaera egiten ahal dute, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1), aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotan jaso nahi duten kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: F2007144