154. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko merezimenduen balorazioan izandako behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela eta (Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpena, 2019ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 25ekoa), aditzera ematen da 1203 identifikazio zenbakia duen foruzain-agenteak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela hautapen prozesu horretako merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz edo Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez: http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/15833/Registro-General-Electronico.

Jarritako errekurtsoaren kopia telematika bidez bidaliko zaio interesdunari, interesdunak berak eskatuz gero bere helbide elektroniko korporatiboaren helbidetik mezu bat igorriz Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Giza Baliabideen Atalaren helbide elektronikora (rrhh-interior@navarra.es).

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2007135