153. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan eta Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Valtierrako Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginez ezartzea Manuel Resa Condek Alkatetzaren kargua dedikazio esklusiboan bete dezan, kargu horretan aritzeagatik urtean hogeita hamasei mila euroko (36.000 euroko) ordainsari gordina jasoz, hamalau hilekotan, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta ematea, Udalbatza honek bere gain harturik dagozkion enpresa kuoten ordainketa. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

Bigarrena.–2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginez onestea dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten udalkideei Udaleko kide anitzeko organoen bilkuretara egiazki joateagatik ordaindu beharreko zenbatekoak: 80 euro jasoko dituzte osoko bilkuretara eta Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik, eta 60 euro informazio batzordeetara joateagatik; urtean 3.000,00 euro izanen da gehieneko muga.

Hirugarrena.–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Valtierrako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Laugarrena.–Erabaki hau Kontu Hartzailetzari jakinaraztea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2006711