153. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2020ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko uztailaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ra luzatutako udal aurrekontuaren 6. eta 7. aldaketen espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia eginen da 270/1998 Foru Dekretuaren, irailaren 21ekoaren, 33. artikuluari jarraikiz, aurrekontuei eta gastu publikoari buruzko alorretan horrek garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Sarrigurenen, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2007162