153. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Egoitza elektronikoa sortzea

Urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

EBATZI DUT:

1. Urrozko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.urrotz.org helbide elektronikoan: Internet-domeinua Urrozko Udalaren jabetzakoa da, eta Urrozko Udala da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.

3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

4. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, baita argitaratzea Urrozko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.

5. Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Urrozko Udalaren idazkaritza nagusiari ematea.

Errekurtso hauetako bat jar daiteke ebazpenaren aurka, hala nahi izanez gero.

1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Urrozen, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2006688