153. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2020ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 1ean, 5/2020 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira 5/2020 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

5/2020 aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua

2318 4800002. Larrialdietarako laguntzak familiei, COVID-19: 25.000,00 euro.

2318 4790000. Larrialdietarako laguntzak merkataritza-autonomoei, COVID-19: 25.000,00 euro.

Finantzaketa:

8700001. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 50.000,00 euro.

6/2020 aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua

17100 6190000. Ibaiaren bazterretako bidexka: 9.075,00 euro.

17210 6190000. Airearen kalitatea neurtzeko estazio mugikorra: 16.698,00 euro.

16500 6190000. Argiteria publikoaren azterketa: 13.068,00 euro.

15100 6400001. Lurzoru urbanizaezinaren araudia: 3.000,00 euro.

Finantzaketa:

8700001. Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina: 41.841,00 euro.

Orkoienen, 2020ko ekainaren 24an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2006639