153. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Udal ordenantza, Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Garraldako Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garraldan, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Gurutz Gorraiz Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2006682