153. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onarpena

Burlatako Udaleko osoko bilkurak, 2020ko ekainaren 25an egindako bilkuran, aurrekontuen 7/2020 aldaketa onartzea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldaketa horiek idazkaritzan jarriko dira hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ahal izan ditzaten.

Burlatan, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2006836