153. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Ezkontza zibila egiteko espedientea tramitaturik, eta hura 2020ko ekainaren 27an egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Rita Roldán Murillok honako hau erabaki du, Alkatetzaren ekainaren 22ko 21/2020 Ebazpenaren bidez (hori guztia, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin):

Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Gorka Esquíroz Abaurre eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu ebazpena sinatzen denetik.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori egiteko baimena ematea.

Barasoainen, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2006612