153. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA 116/2020 prozedura arruntean, zeina hasi baitzen gora jotzeko errekurtso honen administrazio-isiltasun bidezko ezespenaren kontra: gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, biola espezialitatean, epaimahaiak lehenbiziko probaren kalifikazioak biltzeko egin zuen aktaren kontra. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2020ko ekainaren 29ko ofizio baten bidez agindu da espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea, bai eta 116/2020 prozedura arrunteko interesdunak epatzea ere. Alberto Tardajos Ayllón jaunak sustatu zuen prozedura, gora jotzeko errekurtso honen administrazio-isiltasun bidezko ezespenaren kontra: gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, biola espezialitatean, epaimahaiak lehenbiziko probaren kalifikazioak biltzeko egin zuen aktaren kontra. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori.

Aipatu ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, biola espezialitateko interesdun guztiak epatzen dira iragarki honen bidez, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 29an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2006872