152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 137. lurzatian.
Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2020ko ekainaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Beraskoaingo 1. poligonoko 137. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko; Javier Irujo Lizaurrek sustatu du eta Rodriguez Ezpeleta arkitektoak prestatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beraskoainen, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2006607