152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, 2020rako ordenantza fiskalen eta zerga-tasen aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian

Ikusirik akatsa egin dela Barañaingo Udalaren 2020rako ordenantza fiskalen eta zerga-tasen behin betiko onespenaren iragarkian, 2020ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an argitaratuan, akats hura zuzentzen da:

Honela dioen tokian:

2020ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran,

Honelaxe behar du:

2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran.

I. eranskina ordezten da, iragarki honetakoa jarrita.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko ekainaren 18an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla

I. ERANSKINA

1.–Aldaketak ordenantza fiskalen testuan.

Honako aldaketa hauek egiteko proposatzen da 2020rako ordenantza fiskalen testuan:

1.1.–17. ordenantza. Ordenantza fiskala, udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

–Tarifen eranskinean, “Abonamenduak” atalean.

Ondokoaren ordez:

Kiroldegiko abonamendua: euro/hilabetea (muskulazioa, squasha, sauna, kardiobaskularra).

Ondokoa behar du:

Kiroldegiko fitness eremuko abonamendua: euro/hilabetea (muskulazioa, squasha, sauna, kardiobaskularra).

1.2.–21. ordenantza. Ordenantza fiskala, Barañaingo Udalaren kultur aretoak eta kultur guneak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

–6. artikuluaren 9.III apartatuan.

Ondokoaren ordez:

III.–Instalazioak erabiltzeko eskaerak hamar egun lehenagotik bederen aurkeztu beharko dira, Udalaren Herritarrarendako Harrera Bulegoan (HHB).

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Kultur Etxeko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko tramiteari segitu ez bazaio, beren eskabidea idatziz aurkeztuko dute Kultur Etxean, gutxienez egun bat lehenago. Eskabide horretan aretoa zertarako nahi duten azalduko dute, baita presaren arrazoia ere.

Ondokoa behar du:

III.–Instalazioak erabiltzeko eskaerak hamabost egun lehenagotik bederen aurkeztu beharko dira, Udalaren Herritarrarendako Harrera Bulegoan (HHB). Eskabidean aditzera eman behar dira eskatutako aretoan eginen den jardueraren izaera eta eduki zehatzak, eta kartelaren zirriborroa erantsi beharko da, baldin publizitatea badauka. Eskatzaileak betiere errespetatuko du lagatako gunearen erabilera, eta ez die inola ere utziko hirugarren batzuei eskatutako gunea erabiltzen, ez osorik, ez zati batean.

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Kultur Etxeko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko tramiteari segitu ez bazaio, beren eskabidea idatziz aurkeztuko dute Kultur Etxean, gutxienez hiru egun lehenago. Eskabide horretan aretoa zertarako nahi duten azalduko dute, baita presaren arrazoia ere.

Tarifen eranskinean, 1.1 puntuan.

Ondokoaren ordez:

1.1.–Kultur Etxeko ekitaldi aretoa edo erakusketa aretoa.

Ondokoa behar du:

1.1.–Kultur Etxeko erakusketa aretoa.

–Tarifen eranskinean, 4.1 puntuan.

Ondokoaren ordez:

4.1.–Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, ekitaldi aretoaren edo erakusketa aretoaren zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio hauek ordaindu beharko dira:

Ondokoa behar du:

4.1.–Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, erakusketa aretoaren zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio hauek ordaindu beharko dira:

1.3.–22. ordenantza. Ordenantza fiskala, udal elementuak uzteko prezio publikoa arautzen duena.

–Kendu egiten da 19. artikulua, kudeaketa arauei buruzko atalean.

–Tarifen eranskinean, II. epigrafean (“Materialak”):

Ondokoaren ordez:

II. epigrafea.–Materialak.

II.1.–Fokuak: oin eta egun bakoitzeko + hausturen ordainketa, halakorik bada.

II.2.–Zeramika labea:

–5 ordu baino gutxiagoko labealdiak.

–5 eta 10 ordu bitarteko labealdiak.

Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren objektuak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko.

II.3.–Beirateak: zenbatekoa (1 eta 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada.

II.4.–Aulkiak: Aulki eta egun bakoitzeko zenbatekoa.

II.5.–Taulak, taula eta egun bakoitzeko.

II.6.–Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko.

II.7.–Stand modularra (7,5 m²/egun).

II.8.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/ egun).

Ondokoa behar du:

II. epigrafea.–Materialak.

II.1.–Zeramika labea:

–5 ordu baino gutxiagoko labealdiak.

–5 eta 10 ordu bitarteko labealdiak.

Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren objektuak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko.

II.2.–Beirateak: zenbatekoa (1 eta 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada.

II.3.–Aulkiak: Aulki eta egun bakoitzeko zenbatekoa.

II.4.–Taulak, taula eta egun bakoitzeko.

II.5.–Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko.

II.6.–Stand modularra (7,5 m²/egun).

II.7.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/egun).

II.8.–Megafonia ekipamendua (euro/egun).

2.– Aldaketak ordenantza fiskaletako tarifetan

Proposatzen da onestea jarraian azaltzen diren tasak eta prezio publikoak.

ERANSKINA, 4. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, AGIRIAK EMATEKO ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea.–Ziurtagiriak

a) Erroldatzeari, ondasunei, bizikidetzari eta abarri buruzko ziurtagiriak

1,85

b) Jarduera ekonomikoen zergari buruzko ziurtagiriak

2,40

c) Udalaren agiritegietan kontsulta egitea beharrezko duten ziurtagiriak

7,00

II. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak

a) Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko

0,20

b) Din A-3 tamainako kopia bakoitzeko

0,53

III. epigrafea.–Planoen kopiak

a) DIN A-3 baino tamaina handiagoko kopiak

8,10

b) DIN A-3 tamainako kopiak

0,53

c) Planoak eskaneatzea Din A-3 baino tamaina handiagoan(1)

3,05

d) Planoak eskaneatzea Din A-3 tamainan(1)

0,35

–Soilik lehenago adierazitako operazioak eginen dira. Ez da planorik handituko edo txikituko

(1) Adierazitako zenbatekoan sartuta dago eskaneatutako dokumentazioa posta elektronikoz igortzea nahiz disko gogor eramangarri, memoria lapitz edo gisako batean grabatzea

Dokumentazio eskaneatua grabatzeko CD batean, beste 5,00 euro ordaindu beharko dira

IV. epigrafea.–Txartelak ematea

a) Arma txartel edo haren kopia bakoitzeko

16,70

b) Aldi baterako aparkatze mugatuko (AAME) txartel edo haren kopia bakoitzeko

10,00

V. epigrafea.–Agirien konpultsa

a) Trafiko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua:

56,50

b) Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitza

0,53

(Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute)

c) Bide publikoko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua

56,50

d) Poliziak gertakariari buruz egindako txostenaren kopia konpultsatua

6,15

VI. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien tramitazioa

a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako

19,40

b) Gainerako lanpostuetarako

9,70

VII. epigrafea

Obra lizentzien, irekitzeko lizentzien edo hirigintzako beste edozein ebazpenen kopiak ematea

27,80

VIII. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak

Ale bakoitza

12,10

IX. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoak ematea

Txosten bakoitza

57,00

ERANSKINA, 5. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, HIRIGINTZAN LIZENTZIAK EMATEKO ETA BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzialen edo berezien tramitazioa edo HAPOko aldaketak

Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen arabera likidatuko dira espediente bakoitzaren tramiteari eta ebazpenari dagozkien tasak. 1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

71,50

II. epigrafea.–Plan partzialen edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak tramitatzea.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean jasotakoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Guztirako aprobetxamendutik zenbateko azalera edo bolumena den eraikitzeko, haren araberakoa izanen da tasen likidazioa birzatiketa espediente bakoitza tramitatzeko eta ebazteko, honako tarifa hauei jarraikiz:

–1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

71,50

–1.000 m³ edo horren zati bakoitzeko

212,10

III-B) Tramitatzea birzatiketen aldaketak:

Tarifak III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,50 izanen da

V. epigrafea.–Lizentziak eta beste jarduketa batzuk

V 1.–Partzelazio-lizentziak:

Partzelazio-lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira

–1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

45,50

V 2.–Tramitazio laburreko obra-lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten jarduketak.

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da:

133,85

V 3.–Eraispen obretarako, eraikitzeko, zaharberritzeko, instalazioetarako, arbolak botatzeko, errotuluak paratu eta ordezteko, balkoiak ixteko eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako lizentziak, baldin eta aurreko ataletan ez badaude.

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio modu progresiboan:

–Zerga-oinarria 100.000,00 eurokoa edo hortik beherakoa bada

%2,20

–Zerga-oinarria 100.000,00 euro baino handiagoa bada eta 1.000.000,00 euro edo txikiagoa:

–Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

–100.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%1,00

–Zerga-oinarria 1.000.000,00 eurotik gorakoa bada

–Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

–100.000,00 eurotik 1.000.000,00 euroraino

%1,00 (9.000,00 euro)

–1.000.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%0,50

V.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da

697,00

100 m² baino handiagoko azalera erabilgarria duten lokalengatik, gainera, azalera erabilgarriko m² bakoitzagatik kobratuko da

0,53

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beherakoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Tramitatzea plan partzialak edo bereziak

445,00

–Tramitatzea plan partzialen edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak

223,00

–Birpartzelazioak

445,00

–Partzelazioak (lurzati bakoitzeko)

55,00

–V.2 eta V.3 epigrafeetako obra lizentziak eta beste jarduketa batzuk

55,00

VII. epigrafea.–Administrazio baimenak

Prezioa m² bakoitzeko

50 m²-ra bitarte

8,00

51 eta 100 m² artean

6,70

101 eta 400 m² artean

5,70

401 eta 1.000 m² artean

4,65

1.000 m²-tik gora

3,85

VIII. epigrafea.–Txosten teknikoak ematea espediente iraungietan edo interesdunak haien tramitazioari uko egiten dionetan.

Txosten bakoitza

57,00

ERANSKINA, 7. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea

Honako hauek tramitatzeko egindako ikuskapen bisitak

160,00

–Jarduera sailkaturako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentziak.

–Jarduera sailkaturako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eskuz aldatzea

–Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jarduerak irekitzeko lizentzia

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jardueren titulartasun aldaketak

II. epigrafea

Eraikinen ikuskapena, segurtasun baldintzei eta aurri espedienteen ikuskapenari dagokienez:

–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana

160,00

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza

114,15

III. epigrafea

Salaketa baten ondorioz zarata neurtzeko egiten den ikustaldiko fidantza

41,50

ERANSKINA, 8. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN GORDAILUAN IZATEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak

Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideak honako zenbateko hauetakoak izanen dira:

1) 2.500 kg arteko ibilgailuak

82,15

2) 2500 eta 5.000 kg arteko ibilgailuak

134,15

3) 5.000 kg-tik gorako ibilgailuak

240,00

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, tarifa hau sorraraziko da

48,60

Bizikletak nahiz zikloak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, tarifa hau sorraraziko da

25,00

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordailuetara eramateko lanak hasiak direlarik, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik lan hori burutzen ahal ez bada, aurreko tarifak %50 murriztuko dira

Ibilgailuak gordailuan izateko zerbitzuaren kuotak

Ibilgailua gordailura eraman eta jakinarazi ondoren, inork hartu gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Bizikletak nahiz zikloak

1,00

2) Ziklomotorrak eta motozikletak

3,35

3) 2.500 kg arteko ibilgailuak

7,60

4) 2.500 kg-tik gorako ibilgailuak

17,20

Egonaldiko 4. egunetik aurrera, aipatutako kuotak %25 handituko dira

Kuota hauek udal tasatzat hartzen dira eta premiamendu bidez kobratzen ahalko dira

Eranskin honetan aipatzen diren eskalak, kilogramotan adierazten direnak, ibilgailuendako baimendutako gehieneko masari dagozkio

Ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzuaren kuotak

Udaltzain-agenteek ibilgailua ibilgetzea ezarritako gailuarekin

30,30

Ibilgetzearen berri ematen denetik iragaten den egun natural bakoitzeko, lehen eguna kenduta

5,05

ERANSKINA, 9. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, ZAKURRAK BILTZEKO ETA UDALAREN ZAKURTEGIKO ZERBITZUAREN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020 TARIFA

I. epigrafea

Zakurrak bildu eta Udalaren zakurtegira eraman, eta zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:

–Zakurrak biltzea, oro har

24,10

–Egonaldiak zakurtegian (egun bakoitzeko)

5,80

ERANSKINA, 10. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea–Arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea

Tarifa, lizentzia edo haren kopia bakoitzeko

43,00

ERANSKINA, 11. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO, IBILGAILUAK GELDITZEKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea

I.1.–Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean

1etik 5 ibilgailura bitarte

40,40

6tik 10 ibilgailura bitarte

61,20

11tik 25 ibilgailura bitarte

106,05

26tik 50 ibilgailura bitarte

146,45

51tik 75 ibilgailura bitarte

207,05

76tik 100 ibilgailura bitarte

252,50

101tik 150 ibilgailura bitarte

297,95

150 ibilgailutik gora

378,75

I.2.–Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. I.1. epigrafeko turismoen parekoak izanen dira. Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo horren zatiki bakoitzeko kalkulatuko da, eta kamioi eta nekazaritzako herresta-ibilgailuen kasuan gehieneko karga baimenduko 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko.

I.3.–Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko

Tarifa

126,25

I.4.–Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean

50 ibilgailu bitarte

146,45

51tik 75 ibilgailura bitarte

207,05

76tik 100 ibilgailura bitarte

252,50

101etik 150 ibilgailura bitarte

297,95

150 ibilgailutik gora

378,75

I.5.–Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %44 merkeago

I.6.–Sarbidearen aurreko espaloian edo gune publikoan aparkatzea murriztu edo debekatzea eskatzen ez duten lizentziak, mugaketa horiek aurretik ezarrita egoteagatik, hamabostaldietarako edo beste epe batzuetarako, edo ordutegiaren arabera mugaturik badaude ere. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago

I.7.–Barañaingo industrialdeko lizentzietan (A, B eta C kaleak), kasuan kasuko aurreko epigrafeetako tarifak aplikatuko dira, %50 murriztuta

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1.–Gau eta eguneko erreserba

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

85,35

II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

60,15

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa finkatuko da luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak

III.1.–Pasabideak seinalatzeko disko trokelatuak; bakoitzeko:

31,00

ERANSKINA, 12. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, EREMU PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak

Mahaiak eta aulkiak (terrazak), mahai hankabakarrak estali gabeak, urtarriletik apirilera eta azarotik abendura (neguko denboraldia), m² bakoitzeko

13,15

Mahaiak eta aulkiak, mahai hankabakarrak estali gabeak, maiatzetik urrira (udako denboraldia), m² bakoitzeko

13,15

-Antzeko beste instalazio batzuk (upelak, mahai garaiak, aulki garaiak etab.) m² eta urte bakoitzeko

26,30

–Mahai hankabakarrak, estaliak, m² bakoitzeko

42,50

–Feriak- Jaietako atrakzioak

6.170,00

Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez esan nahi baimena duenik

–Zenbatekoa, egunean

3,95

–Zenbatekoa, hilabetean

58,50

–Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hesietarako, aldaeretarako, obretako edukiontzietarako

–Jarduera ekonomikoa ez bada: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik gora

1,11

–Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ekonomikoetarako: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik gora

1,62

–Ostatuetako barrak, jaietan, m² bakoitzeko

20,20

–Kioskoak, maiatzetik urrirako denboraldia

321,00

–Merkatu txikia

–Zenbatekoa, egunean

38,00

–Zenbatekoa, hilabetean

90,00

–Hiruhilekoa

247,00

–Seihilekoa

473,00

–Urtebetez

894,00

–Kalez kaleko salmenta, jaietan

89,00

–Kaleko saltoki bakoitzeko fidantza

23,00

–Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak

–Jarritako kutxazain bakoitzeko, urtean

122,00

–Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

–Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

66,50

–Saltzeko makinak, eremu publikora jotzen duten fatxadetan

–Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

66,50

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak

–Lurgainean eginen diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean (“Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako”) ezarritakoen %50 izanen da

ERANSKINA, 14. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea.–Zangak irekitzea

I.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko

23,25

I.2.–Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko

24,75

II. epigrafea.–Fidantza zangak irekitzeagatik

–Fidantza metro lineal bakoitzeko

61,00

ERANSKINA, 15. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

I. epigrafea.–Zuzeneko prestazioak

PCEG (Per Capita Errenta Garbia) <= OAEAP

3 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAP < PCEG < = %105 OAEAP

6 euroko tarifa finkoa, hilean

%105 OAEAP < PCEG <= %120 OAEAP

Prezio publikoaren %15

%120 OAEAP < PCEG <= %135 OAEAP

Prezio publikoaren %30

%135 OAEAP < PCEG <= %150 OAEAP

Prezio publikoaren %45

%150 OAEAP < PCEG <= %165 OAEAP

Prezio publikoaren %60

%165 OAEAP < PCEG <= %180 OAEAP

Prezio publikoaren %75

%180 OAEAP < PCEG <= %195 OAEAP

Prezio publikoaren %90

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoa

II. epigrafea.–Otordu zerbitzua

OAEAP < PCEG <= %105 OAEAP

Prezio publikoaren %40

%105 OAEAP < PCEG <= %120 OAEAP

Prezio publikoaren %60

%120 OAEAP < PCEG <= %135 OAEAP

Prezio publikoaren %80

%135 OAEAP < PCEG <= %150 OAEAP

Prezio publikoaren %100

%150 OAEAP < PCEG <= %165 OAEAP

Prezio publikoaren %110

%165 OAEAP < PCEG <= %180 OAEAP

Prezio publikoaren %120

%180 OAEAP < PCEG <= %195 OAEAP

Prezio publikoaren %130

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoaren %140

ERANSKINA, 17. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Zenbatekoa

Zenbatekoa

Abonamenduak

–Kiroldegiko fitness eremuko abonamendua: euro/hilabetea. (muskulazioa, squasha, sauna, kardiobaskularra)

32,85

47,55

–Egiaztatze karnetaren kopia

6,10

6,10

Instalazioak alokatzea talderako

Pabiloia

–Kantxa osoa (euro/ordua)

37,50

–Kantxaren herena (euro/ordua)

16,20

–Kantxaren bi herenak (euro/ordua)

26,30

–Osorik, harmailak barne (euro/ordua)

55,80

–Espezializazio gela (euro/ordua)

24,30

–Muskulazio gela (euro/ordua)

83,90

Atletismoko pistak

Erabilera kolektiboa

–Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko) (euro/ordua)

45,50

–Atletismoko pista (beste batzuekin batera erabiltzeko) (euro/ordua)

30,35

Banakako erabilera

–Astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetan, goizeko ordutegian (euro/pertsona)

1,00

3,00

ERANSKINA, 18. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea.–Tarifak

Ekitaldi aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

115,20

–8 ordutik gora, egun berean, 24 ordu bitarte

638,50

–Udalaren gainerako lokalak

91,60

Clara Campoamor aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

108,45

–Bi ordu

134,90

–2 ordutik 5 ordura

161,50

–5 ordutik 8 ordura

188,65

8 ordutik gora, egun berean, 24 ordu bitarte

447,00

Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira

ERANSKINA, 19. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTURA ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Ez dago tarifa zehazturik. Tarifen eranskinean honako hau azaltzen da: “Aplikatuko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, zerbitzua ematen duen irakaslearen edo enpresaren kostua”.

ERANSKINA, 20. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, UDALAREN GARABI ZERBITZUKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

–Garabi bakoitzeko, ordu edo horren zati bakoitza

67,60

ERANSKINA, 21. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, BARAÑAINGO UDALAREN KULTUR ARETO ETA GUNEAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

1.1.–Kultur Etxeko erakusketa aretoa.

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

111,40

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

138,70

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

166,05

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

194,50

–7 ordutik gora, 24 ordu bitarte egun berean

461,35

1.2.–Kultur Etxeko balio anitzeko aretoak

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

46,25

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

66,25

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

84,10

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

93,55

–7 ordutik gora, 24 ordu bitarte egun berean

231,25

1.3.–Liburutegiko eraikin berriko erabilera anitzeko aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

111,40

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

138,70

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

166,05

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

194,50

–7 ordutik gora, 24 ordu bitarte egun berean

461,35

2.–Aldez aurretik erreserba eginik, toki bat, adostutakoa baino denbora gehiago erabiliz gero, benetan erabilitako denbora tarteari dagokiona kobratuko da

3.–Barañaingo Udalaren ikus-entzunezko materiala erabiltzeagatik (proiektorea, diapositibak, telebista, bideoa), kasu guztietan, zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzean

6,85

4.1.–Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, erakusketa aretoaren zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio hauek ordaindu beharko dira:

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

74,65

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

92,55

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

111,45

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

129,35

–7 ordutik gora, 24 ordu bitarte egun berean

308,00

4.2.–Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, erabilera anitzeko aretoen zerbitzuak eskatzen dituztenean honako prezio hauek ordaindu beharko dira:

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

30,50

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

44,20

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

55,75

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

62,10

–7 ordutik gora, 24 ordu bitarte egun berean

153,50

4.3.–1. solairuko erabilera anitzeko aretoa (lehengo liburutegia) kulturaz kanpoko jardueretarako eskatzen ahalko da unean-unean.

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

30,50

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

44,20

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

55,75

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

62,10

–7 ordutik gora, 24 ordu bitarte egun berean

153,50

5.–Material jakin batzuk erabiltzeko, fidantza finkatuko da

Barañaingo Udalaren kirol instalazioak (frontoia eta kiroldegia) kultur xedeetarako erabiltzeko, eskabidea egin beharko da, gutxienez ere 20 egun lehenago, Kultur Etxean

Udalaren organo eskudunak instalazioaren erabilera baimenduta, dagokion udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairurako, eta fidantza utziko da, konponketetarako, eta beste bat garbiketarako. Fidantzak instalazioen egoera egiaztatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero

Erroldatuendako fidantza

–Hondaketetarako fidantza

592,00

–Garbiketarako fidantza

592,00

Erroldatu gabekoendako fidantza

–Hondaketetarako fidantza

885,00

–Garbiketarako fidantza

885,00

Kultur xedeko jarduerak egiten ahalko dira kirol instalazioetan, baldin eta kirol jarduerarik aurreikusita ez badago

ERANSKINA, 22. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, UDALAREN ELEMENTUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

I. epigrafea.–Langileak

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarrean dauden soldatei dagozkienak izanen dira, gehi %35, osasun laguntzagatik, Udalak Montepioari egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik

II. epigrafea.–Materialak

II.1.–Zeramika labea

–5 ordu baino gutxiagoko labealdiak

18,05

27,65

–5 ordutik 10era bitarteko labealdiak

27,60

41,50

Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren gauzak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko

II.2.–Beirateak: zenbatekoa (1etik 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada

449,00

674,00

II.3.–Aulkiak: aulki eta egun bakoitzeko

0,45

0,68

II.4.–Taulak, taula eta egun bakoitzeko

0,14

0,21

II.5.–Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko

5,05

6,35

II.6.–Stand modularra (7,5 m²/egun)

34,30

52,00

II.7.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/egun)

37,40

57,20

II.8.–Megafonia ekipamendua (euro/egun)

12,00

15,00

III. epigrafea.–Oholtzak

III.1.–Oholtza modulua (2 x 2 metro) zenbatekoa egunean

14,90

21,30

Aurreikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarrean dauden kostu ofizialak edo merkatukoak

Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitateen zatiei dagozkie

ERANSKINA, 23. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Kirol eskolak (euro/ikastaroa)

73,00

122,00

Gazte eta helduendako jarduerak (aerobica, yoga, mantentzea, dantza jazza, lerroko patina, defentsa pertsonala eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan)

–Astean saio 1 (euro/lauhilekoa)

27,30

43,50

–Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

54,60

88,00

–Astean 3 saio (euro/lauhilekoa)

81,90

131,50

Gazte eta helduendako jarduerak (gehienez ere 15 laguneko taldeetan)

–Astean saio 1 (euro/lauhilekoa)

51,60

82,50

–Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

102,20

163,00

Kirol jarduerak 3. adinekoendako (euro/ikastaroa) (*)

38,50

73,00

ERANSKINA, 24. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, BARAÑAINGO UDALEKO BERDINTASUNAREN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN PRESTAKUNTZA IKASTAROETAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

–20 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa)

41,70

63,00

–40 orduko ikastaroak (euro/ikastaroa)

83,20

125,00

Ahaleginak eginen dira beti ikastaroen iraupena 20tik 40ra ordura bitartekoa izan dadin. Hala ez bada, batez bestekoa eginen da orduen eta zenbatekoen artean

Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena halako bi izanen da, arestiko taularen arabera

Ikastaroaren matrikula ez ordaintzeko eta/edo kuota sinbolikoa besterik ez ordaintzeko aukerak aztertuko dira, gizarte-bazterketako egoeran dauden Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileen kasuan, haientzako interes berezikotzat hartzen bada ikastaroa, betiere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposaturik

Ikastaroak hasitakoan ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, baldin eta ikastaro guztia ordaintzen badute

Antolatzaileek ikastaro edo lantegiren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei

2.–Bestelako jarduerak

Sentsibilizaziorako eta/edo prebentziorako jarduera soziokulturalak (antzerkia, kontzertuak...) herritar guztientzat

Kuota sinbolikoa 3,00-6,00

ERANSKINA, 25. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, BARAÑAINGO UDALEKO GAZTERIARENTZAKO BALIABIDEEN ZENTROAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURAL NAHIZ AISIALDIKOETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

1,72

3,44

Beti saiatuko da ikastaroek 20 ordu inguru iraun dezaten eta, betiere, orduen eta zenbatekoen batez bestekoa eginen da, ikastaroen edo lantegien iraupenaren arabera, aurreko taula kontuan hartuz

Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena halako bi izanen da, arestiko taularen arabera

Behin betiko izen-ematea eginez gero, ez da ordaindutakoa itzuliko

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, baldin eta ikastaro guztia ordaintzen badute.

Antolatzaileek ikastaro edo tailerren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei

Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak dituztenak, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horietan orduaren prezioak gutxienez ikastaroaren kostuaren %50 estali beharko du.

Gizarte Zerbitzuen mendeko Gazteriarendako Programak antolaturiko jardueren tasak erreferentziazko eredu honen arabera gobernatuko dira:

JARDUERA:

Osasuna sustatzeko jarduera berariazkoak (Joan-etorri zerbitzua kenduta)

Doan

Baliabide propioekin egiten diren jarduerak eta kostu erantsirik ez dutenak (maketen aurkezpena...) edo gauzatzeko material txikia erostea behar dutenak (eskola laguntza, Topalekuko lantegiak...)

Doan

Elkarte edo talde egituratuek (Break, BMX, Grafiti, Saca Puntas) sustaturiko jarduerak

Doan

Udalak antolaturiko txapelketak eta lehiaketak (Tratu onaren aldeko argazki lehiaketa...)

Doan

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposatutako pertsona kaltebera edo arrisku handikoentzako prebentzio jarduera hautazkoak, izen-emate irekiak onartzen badira ere talde normalizatuak osatzeko

Doan edo kuota sinbolikoak (2,00-5,00)

Talde naturalek proposaturiko jarduerak, gastu handirik ekartzen ez dutenak (Magic, futbito, Futbolina, Ping pong-a...): haien gastuen %50 berdintzera jotzen duten kuotak, kostuaren %25era ailegatu behar bada ere jarduera gauzatu ahal izateko

Jardueraren kostuaren arabera

Jaietara joateko bus zerbitzua (“Voy y vengo”)

4,05

6,10

ERANSKINA, 26. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, BARAÑAINGO UDALEKO GIZARTE ONGIZATEAREN ALORRAK HIRUGARREN ADINEKOENTZAT ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURALETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE ETA MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2020ko TARIFA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

–Ikastaroak eta lantegiak (euro/ikastaroa)

27,80

61,00

–Mendekotasuna prebenitzeko eta mendekotasunaren arretarako lantegia. (3 egun astean)

30,30

61,00

ERANSKINA, 27. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, BARAÑAINGO UDALEKO HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL JOKOETAN IZEN EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Ez dago tarifa zehazturik. Tarifen eranskinean honako hau azaltzen da: “Aplikatuko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua. Hiri tailerrei dagokienez, aipatu tarifek gutxienez kostuaren erdia ordaindu beharko dute”.

ERANSKINA, 28. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, AGIRIAK INPRIMATZEAGATIK ETA UDAL TELEZENTROKO ARETOA ALOKATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

2020ko TARIFA

I. epigrafea.–Agiriak inprimatzea, norbanakoek eskaturik

a) Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko

–0 eta 5 arteko inprimatze lan

0,10

–5 inprimatze lan baino gehiago

0,06

II. epigrafea.–Beste batzuk

a) Proiektuen kopiak, CDan

Doan

b) Eskaner zerbitzua

Doan

III. epigrafea.–Telezentroko aretoa alokatzea

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

20,20

–Fidantza

Erabileraren %20

Barañaingo Udal Telezentroko aretoa erabili ahal izateko, gutxienez ere 15 egun lehenagotik egin beharko da eskaera, eskabide baten bitartez egin ere

Udalaren organo eskudunak aretoaren erabilera baimendutakoan, behar den udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairurako, eta fidantza utziko da bai konponketetarako bai garbiketarako. Fidantzak aretoaren eta ekipamendu informatikoen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta/edo garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero

ERANSKINA, 31. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATU ETA UDAL TELEZENTROAN EGITEN DIREN PRESTAKUNTZA LANTEGIETAN IKASTEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

2020ko TARIFA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

I. epigrafea.–Udal langileek ematen dituzten prestakuntza lantegiak

–Prestakuntza lantegi eta lagun bakoitzeko

10,15

15,25

ERANSKINA, 32. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA, INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN DAUDEN JARDUERENDAKO ETA INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN EZ DAUDEN JARDUERENDAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO EDO ERABILERA ALDATZEKO LIZENTZIA), BAI ETA EGIAZTATZE JARDUERAK EGITEA ERE, ALDEZ AURREKO BAIMENA EDO KONTROLA BEHAR EZ DUTEN JARDUEREN KASUAN

2020ko TARIFA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikustea

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

631,50

–75 m² erabilgarritik 100 m²-ra bitarte

788,00

–100 m² erabilgarritik 250 m²-ra bitarte

1.051,00

–250 m² erabilgarritik 500 m²-ra bitarte

1.262,00

–500 m² erabilgarritik 1.000 m²-ra bitarte

1.576,00

–1.000 m² erabilgarritik gora

1.997,00

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa eta jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentziak

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

579,00

–75 m² erabilgarritik 100 m²-ra bitarte

683,00

–100 m² erabilgarritik 250 m²-ra bitarte

788,00

–250 m² erabilgarritik 500 m²-ra bitarte

893,00

–500 m² erabilgarritik 1.000 m²-ra bitarte

1.051,00

–1.000 m² erabilgarritik gora

1.262,00

III. epigrafea.–Jarduera sailkatuaren titulartasuna aldatzea eta jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketa

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

315,75

–75 m² erabilgarritik 100 m²-ra bitarte

394,00

–100 m² erabilgarritik 250 m²-ra bitarte

525,50

–250 m² erabilgarritik 500 m²-ra bitarte

631,50

–500 m² erabilgarritik 1.000 m²-ra bitarte

788,00

–1.000 m² erabilgarritik gora

998,50

Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude titulartasun aldaketak eta jarduera sailkatuaren udal lizentziari lotu gabeko jarduerak lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketak, lehen urtean eskatzen badira jarduera sailkatuaren lizentzia ematen denetik edo jarduera sailkatuaren udal lizentziari lotu gabeko jarduerak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia ematen denetik

Halakoetan, udal teknikariaren ikustaldiagatik baizik ez da tasa ordainduko, 7. ordenantza fiskalak ezartzen duen bezala

IV. epigrafea.–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik

–Ingurumen babesaren eraginpean dauden jarduerak egiten diren lokalak

499,00

–Ingurumen babesaren eraginpean ez dauden jarduerak egiten diren lokalak

499,00

V. epigrafea.–Lizentzia berriz definitzea

Lizentziaren birdefinizio bakoitzarengatik, zertarako eta jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitzeko, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko

579,00

VI. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, jardueraren titulartasuna aldatzen denean

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

315,75

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

394,00

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

525,50

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora

2,32

VII. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-tik beherako potentzia mekanikoa duten jarduerak ireki, irekiera aldatu eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino txikiagoa bestelako aparatuetan edo makinetan

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

579,00

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

683,00

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

788,00

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

3,00

VIII. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-tik gorako potentzia mekanikoa duten jarduerak ireki, irekiera aldatu eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino handiagoa bestelako aparatuetan edo makinetan

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

1.209,00

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

1.471,00

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

1.840,00

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

7,35

Iragarkiaren kodea: L2006328