152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2020 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, proiektu honi dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deia egiten duena: “13,2 kV-eko aireko linea, “L-4631-03 Murieta-Arroitz”, berritzea 31335 eta 31336 euskarrien artean, sareta metalikozko hiru euskarri berri eta ordezten diren euskarrien arteko eroalea jartzeko”, Arroizko udal-mugartean.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 23ko 8/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen proiektu hau: “13,2 kV-eko aireko linea, “L-4631-03 Murieta-Arroitz”, berritzea 31335 eta 31336 euskarrien artean, sareta metalikozko hiru euskarri berri eta ordezten diren euskarrien arteko eroalea jartzeko”, Arroizko udal-mugartean; horrekin batera, baimena eman zen instalaziorako, eta haren onura publikoa deklaratu.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak martxoaren 5ean emandako 19/2020 Ebazpenaren bidez, proiektu horri dagozkion okupatu aurreko aktak egitea onetsi zen 2020ko maiatzaren 21erako.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu da COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Alarma egoera luzatu zen, zenbait errege dekreturen bitartez.

Horrenbestez, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 29/2020 Ebazpenaren bidez, aurreikusitako aktak egitea etetea agindu zen.

Alarma-egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren babesean etendako epe administratiboei buruzkoak, ezartzen duenarekin bat, eta 2020ko ekainaren 1etik aitzina ondorioak izanda, berriro ere aurrera eginen du etendako epeen kontaketak, edo berriz hasiko da, horrela aurreikusi badu lege-mailako arau batek, alarma egoeran eta haren luzapenetan onetsitako batek.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Arroizko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Arroizko udaletxean, 2020ko uztailaren 28an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arroizko udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 19an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2006443