152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

16/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita, 2020ko abuztuaren 14an egin dadin honako proba hau: errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko proba.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 5eko 2/2019 Ebazpenaren bidez, probetarako deialdia egin zen, errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2020. urtean egitekoak zirenak, Nafarroako Foru Komunitatean.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratu zen. Dekretu horren 9. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, bertan behera geratu zen ikastetxe publiko edo pribatuetan ematen zen edozein hezkuntza edo prestakuntza jarduera.

Hori dela eta, etenik utzi ziren hasierako kualifikaziorako eta etengabeko prestakuntzako ikastaroak, uztailaren 20ko 1032/2007 Errege-dekretuaren aplikazio eremuan dauden gidariei zuzendurikoak, bai eta kualifikazio hori frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak ere, zeinak egitekoak baitziren 2020ko apirilaren 24an eta ekainaren 19an. Aipatu errege-dekretuan arautzen da errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza.

Garraioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 70/2020 Ebazpenaren bidez, bertan behera utzi zen, Nafarroako Foru Komunitatean, hasierako kualifikaziorako eta etengabeko prestakuntzako ikastaro horien etenaldia.

Horregatik guztiagatik, Kudeaketa Atalak proposatu du deialdia egitea 2020ko abuztuaren 14an proba bat egiteko. Haren bidez, eskuratzen ahalko da aipatu lanbide gaitasunaren agiria, frogatzen duena errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 5. apartatuaren bidez emandako eskumenak erabiliz, eta Kudeaketa Atalak egindako proposamenari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia egitea, 2020ko abuztuaren 14an egin dadin honako proba hau: errepide bidezko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko proba.

2. Izena emateko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Nafarroako Gobernuaren web atarian dagoen fitxan jarriko dira ikusgai behin-behineko zerrendak, zuzenketak egiteko azken eguna eta behin betiko zerrendak, eta adieraziko da proba non eta zein ordutan eginen den. Hona hemen fitxa: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8374/Examen-para-obtener-el-certificado-de-cualificacion-inicial-CAP-para-conductor-de-vehiculos-.

3. Honako honetan xedatutakoaren mende dago deialdi hau: Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 5eko 2/2019 Ebazpenaren I.eranskina. Ebazpen horren bidez, probetarako deialdia egin zen, errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2020. urtean egitekoak zirenak, Nafarroako Foru Komunitatean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

5. Ebazpen hau Kudeaketa Atalari eta epaimahaikideei igortzea.

6. Adieraztea ebazpen honek ez duela bide administratiboa amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garraioetako zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

Iragarkiaren kodea: F2006979