152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko ekainaren 16an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 1/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen aurrekontuan diru-sarreren bidez sortutako kreditua da. Aldaketa onestearekin batera indarrean sartu zen, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. atalean adierazitakoarekin bat etorriz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aipatu dekretuak, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

IV. kapitulua: 4.000,00 euro.

II. kapitulua: 2.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua: 6.000,00 euro.

Donezteben, 2020ko ekainaren 19an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2006594