152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa plantilla organikoan, ordainsari osagarriei dagokienez. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2020ko martxoaren 3an egin bilkura arruntean, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea entitatearen plantilla organikoaren aldaketa, D mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuak dituen eginkizunei eta ordainsari osagarriei dagokienez, D mailako soldataren gainean %20,83ko lanpostuko osagarria aplikatuz. Honela gelditu da:

Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Osagarriak: %12 mailakoa + %9 toxikotasuna eta arriskua + %20,83 lanpostuko osagarria.

Hasiera batez onesteko erabakia 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, eta ez da alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, deskribatutako plantillaren aldaketa behin betikoa bihurtu da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Santakaran, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2006457