152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2020ko aurrekontua betetzeko Oinarrien 35. Oinarriaren aldaketa. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hogeiko maiatzaren 28an hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da 2020ko Aurrekontua betetzeko indarrean diren Oinarrien 35. Oinarriaren hirugarren puntuko hirugarren paragrafoaren aldaketa, honako testu honekin bat:

“Kutxa finkoko aurrerakin bakoitzak ez du 15.000 euro baino gehiago joko. Salbuespen dira Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorraren kutxa finkoko aurrerakinak. Izan ere, horiek 75.000 euro gehienez jotzen ahal dute.”

Aldaketa honek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2006916