152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko maiatzaren 21an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 30.128,00 euroko kreditu-transferentziaren espedientea 2020ko gastuen aurrekontuan, 4140.61900 partida finantzatzeko (Auzo-bideen egokitzea eta bestelako azpiegiturak egitea). Kreditu-transferentziaren bidez finantzatuko da, 3331.63200 partidaren kontura (Kultura Etxearen eraberritzea eta ekipamendua).

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu da, 33. artikuluaren arabera: “Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea” irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, aurrekontu eta gastu publikoaren arloan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena, foru dekretu beraren 18. artikulura igortzen duena.

Oteitzan, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2006630