152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 1ean, 4/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 4/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua eta diru-sarreren bidez sortutako kredituak:

24120 13000.–Enplegu Sozial Babestuko aldi baterako lan-kontratudunen ordainsaria: 30.940.90 euro.

24120 16000.–Gizarte Segurantza, Enplegu Sozial Babestua: 12.200,00 euro.

24120 16200.–Langileen prestakuntza, Enplegu Sozial Babestua: 6.000,00 euro.

24120 22104.–Laneko arropa, Enplegu Sozial Babestua: 2.400,00 euro.

23110 13100.–OGZko aldi baterako lan-kontrat. ordainsariak: 16.000,00 euro.

23110 16000.–Gizarte Segurantza, OGZ: 5.000,00 euro.

Finantzaketa:

4500202.–Nafarroako Gobernua. Enplegu Sozial Babesturako diru-laguntza: 45.500,00 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 27.040,90 euro.

Orkoienen, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2006583