152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

1-5/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2020ko maiatzaren 14an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2019 eta 5/2020 arteko aldaketak 2020ko aurrekontu orokorrean.

Jendaurreko epea ireki zen iragarkia jarriz 2020ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an, eta erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, honako arau hauekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan ezarritakoa, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua. Argitara ematen da, bete dadin aipatutako legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa.

Aldaketa horien edukia aipatutako Nafarroako Aldizkari Ofizialean azaltzen da.

Larragan, 2020ko ekainaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2006660