152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez gero, Javier Martínez Fernandez de las Heras alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2020ko ekainaren 17tik 2020ko abuztuaren 20ra, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez bete ditzan.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Lapoblacion-Meanon, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2006667