152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 2/2020 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko 2020. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, behin iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea.

Eta hori guztia argitara ematen da, bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Ezkabarten, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2006585