152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, Lizarran egoitza soziala duten kirol klub ez-profesionalei dirulaguntzak emateko 2020ko deialdiarena

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 512140.

–Xedea: arauak jartzea Lizarrako kirol klubei 2019-2020ko denboraldian –2019ko ekainaren 15etik 2020ko ekainaren 15era– dirulaguntzak emateko, kirola egin dadin eta klubak dauden txapelketetan parte har dezaten bultzatzeko, eta horrela, txapelketa horietan parte hartzeak dakartzan gastuen zati bat ordaintzen laguntzeko.

–Onuradunak: dirulaguntza hauek eska ditzakete kirol elkarteek, legearen arabera eratuek, baldin Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kirol elkarteen erregistro ofizialean edo dagokion organo eskudunekoan agertzen badira eta deialdiaren baldintzak betetzen badituzte.

–Oinarri arautzaileak: laguntzaren oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean daude. Horren bidez onetsi zen 2020ko deialdia, Lizarran egoitza soziala duten kirol klub ez-profesionalei dirulaguntzak emateko.

–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 73.675 eurokoa da.

–Eskabideak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, argitaratzen denetik.

Lizarran, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2006629