152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2., 3. eta 4. aldaketak 2019ko aurrekontu luzatuan.
Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko apirilaren 17an egin osoko bilkuran eta zinegotzi guztiak aho batez, hasiera batez onetsi zituen 2-4 aldaketak Cabanillasko Udalaren 2019ko aurrekontu luzatuan. Iragarkia argitaratu zen 2020ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ean.

Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.4 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsi dira aldaketak. Hona hemen xehaturik:

2. aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria 2019ko aurrekontu luzatuan.

Graduari dagokion ordainsaria.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 17.500 euro.

3. aurrekontu-aldaketa

Aparteko kreditua 2019ko aurrekontu luzatuan.

Gazteen aterpea eraberritzea.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 12.000 euro.

4. aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria 2019ko aurrekontu luzatuan.

Web-orriaren mantentze lanak.

Diruzaintzako gerakinaren kargura, 2.000 euro.

Cabanillasen, 2020ko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2006610