151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, haur eskolako jantokirako beken deialdiarena (2020-2021 ikasturtea)

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 511953.

1.–Berariazko baldintzak:

Familia onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Berriozarren erroldatuta eta Udalaren haur eskoletan matrikulatuta dauden haurrek bakarrik jaso dezakete jantokirako laguntza. Era berean, laguntza eskatzen ahalko da Urtxintxa eskolan plazarik lortu ez eta beste haur eskola batean izena eman behar izan duten haurren kasuan, Berriozarren erroldatuta egonez gero.

2. Familiaren diru-sarrerak txikiagoak izatea, kontzeptu guztiei dagokienez, aplikatzen den baremo ekonomikoan ezarritakoak baino.

3. Egunean izatea Udalarekiko tributu-betebeharrak nahiz bestelako betebehar guztiak.

2.–Prestazio ekonomikoaren estaldura:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultagai.

3.–Eskabideak aurkezteko epea eta lekua:

Interesa duten familiek Berriozarko Udalean eskatuko dituzte laguntza ekonomikoak.

Deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik egiten ahalko dira eskabideak, 2020ko irailaren 14ra bitarte.

4.–Familiek aurkeztu beharreko agiriak:

1. Eskabide-orria, haur eskolak prestatuko duen ereduaren araberakoa.

2. Ikaslearen familia-unitatearen errenta aitorpena edo aitorpenak. Familia-unitateko kideren bat errenta aitorpena egitetik salbuetsita egonez gero, ogasunak emandako agiria aurkeztu beharko du, 2019an izan dituen diru-sarrerak adierazirik.

3. Ikaslearen familia-liburua edo -liburuak.

4. Berriozarko Udalak eskatzaileen datu fiskalak Nafarroako Zerga Ogasunean kontsultatu ahal izateko baimena.

5. Eskatzaileek helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, deialdiari lotutako jakinarazpen oro jasotzeko. Behin jakinarazpenak helbide elektroniko horretara igorrita, automatikoki onartutzat eta jakinarazitzat joko dira. Dirulaguntza osoki edo partzialki ematen dela edota ukatzen dela jakinarazteko, zerrenda bat paratuko da haur eskolaren taulan.

Udalak ofizioz egiaztatuko du ea eskatzaileak Berriozarren erroldatuta dauden eta familia-unitateko kide guztiek tributu-betebeharrak egunean dituzten.

Berriozarren, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2006471