151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, onartuen zerrendan, eta data finkatzea lehenbiziko ariketa egiteko, erdi mailako teknikari lanpostu bat aldi baterako betetzeko deialdian

Deialdia 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Iragarki honen bidez, goian aipatu zerrendako akats bat zuzentzen da, zehazki aldi baterako kontrataziorako onartuen zerrendako 31. zenbakian. María de Irache González Bordonaba dioen lekuan, María González Bordonaba esan behar du.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da, halaber, aipatu deialdiko lehen ariketa eginen dela 2020ko uztailaren 13an, astelehena, 11:30ean, Erriberako Mankomunitatearen egoitzan.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoekin bat, ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiri baliokideren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Orobat, boligrafo urdina edo beltza eraman beharko dute izangaiek ariketara.

Oroitarazten da, era berean, osasun publikoaren arloko oraingo gomendio eta betebeharrak kontuan hartuta, izangai guztiek maskara eraman beharko dutela ariketara.

Tuteran, 2020ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2007154