151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Longidako Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Erdotzaingo laborantzako herri-lurren aprobetxamenduen adjudikazioa eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da eta udal idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.

Longidan, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2006461