151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Plan ekonomiko-finantzarioa, aurrekontu egonkortasuna eta gastu-araua betetzeko 2020-2021ean.
Jendaurrean jartzea

Ezkabarteko Udalak, 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen onestea Plan ekonomiko-finantzarioa. Horren xedea da 2020ko eta 2021eko ekitaldietan betetzea Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako gastu-araua eta aurrekontu egonkortasuna, 2019ko ekitaldian bete ez zena.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago toki entitateak osoko bilkuran onetsi zuenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ezkabarten, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Pedro Lezaún Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2006584