151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 519. lurzatian. Behin betiko onespena

2020ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi eta jendaurrean jarri zen hilabetean, iragarkia argitaratuta tokiko prentsan eta 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu eta, beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Horrenbestez, Udalak, 2020ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, jasota utzi du isilbidez behin betiko onetsi izana hiri-jarduketarako plan berezia udal katastroko 1. poligonoko 519. lurzatian, Zizur Txikian, José María López Picazok sustatua, Caminoviejo jabe elkartearen ordezkari gisa.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko onetsitako hirigintza araudiarekin batera, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da behin betiko onesteko erabakiaren kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela, aukeran eta/edo ageri diren hurrenkeran, eta bakoitzerako adierazten den epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006901