151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1480/2020 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 527/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea lehiaketako lanpostuak bete gabe gelditu direla.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu. A mailako lanpostuak dira, funtzionario araubidekoak, plantillan 3946, 6362, 6755, 6923, 9714, 9716, 9719, 10769 eta 10770 zenbakia dutenak, eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari atxikita daude.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari, izendatutako epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2006565