150. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Legean ezarritako lau urteko kargualdia bukatzear dagoenez, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7.etan ezarriari jarraikiz, Barillasko (Nafarroa) bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia iragarri da. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean, legezko baldintzak betetzen dituzten interesdunek Udalaren bulegoetan aurkezten ahal dute eskabidea, aipatu karguetako edozeinetarako hautatuak izateko eskatu beharrez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2006062