150. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, Antsoaingo Udalaren eta Ezkaba ikastetxe publikoko Guraso Elkartearen lankidetza-hitzarmenarena, Antsoaingo ikastetxean jarduerak egiteko 2019/2020 ikasturtean

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 511522.

Xedea: Antsoaingo Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den dirulaguntza izenduna bideratzea, baita ezartzea ere pertsona edo entitate onuradunak bere gain hartzen dituen baldintza eta konpromisoak.

Antsoaingo Udalaren aurtengo indarreko aurrekontu orokorrean dirulaguntza izendun bat aurreikusi da Ezkaba ikastetxe publikoko Guraso Elkartearentzat.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du zuzenean eman daitezkeela toki entitateen aurrekontuetan ezarritako dirulaguntza izendunak, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna dirulaguntza horiek bideratzeko. Bestalde, Antsoaingo Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrak, 8.2. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du zein diren araubidea eta prozedura Udalaren aurrekontu orokorrean ezarritako dirulaguntza izendunak zuzenean emateko.

Antsoainen, 2020ko ekainaren 18an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2006323