150. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herri-lurren desafektazioa, 11-132-A eta 11-133-A lurzatietan

Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea MTorres Desarrollos Energeticosek eskatutako herri-lurren desafektazioa, “El Oliado” parke eolikoan neurketa dorre bat jartzeko. Zehazki 7.092 m² dira, 11-132-A eta 11-133-A lurzatietan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluarekin bat. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.

Sesman, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2006073