15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑEA

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika eskola bereziko irakasle lanpostuan oboe espezialitatean aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2020ko urtarrilaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Musika Eskola bereziko irakasle lanpostuan oboe espezialitatean aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 14an.–Javier Morrás Iturmendi, Giza Baliabideetako zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L2000582