15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak 2019ko abenduaren 23an hartutako erabakiaren bidez hasiera batean onetsi zen 2/2019 aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2019ko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1916601