15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Obanosen, 2019ko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1916600