15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

485/2019 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

Nekazaritza-produktuen merkatu antolakunde erkidea sortu zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduko II. zatiko I. tituluko II. kapituluko I. atalean, jasota daude eskoletan barazkiak eta frutak jateko programak eta esnea hartzekoak. 2016ko maiatzaren 11ko 2016/791 (EB) Erregelamenduak egindako aldaketaren ondorioz, bi programa horiek esparru juridiko bakarrean batu dira, eraginkorragoa izateko, laguntza berariazkoagoa izateko eta hezkuntzari dagokion alderdia areagotzeko.

Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/39 (EB) Erregelamendu Betearazleak 1308/2013 (EB) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen ditu (Europar Batasunaren laguntzari dagokionez), ikastetxeetan frutak eta barazkiak, bananak eta esnea banatzeko eta, besteak beste, irregulartasunei eta iruzurrari aurre egiteko kontrol neurriak zehazten ditu.

Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuak 1308/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du (Europar Batasuneko laguntzari dagokionez), ikastetxeetan frutak eta barazkiak, bananak eta esnea banatzeko, eta gai hauek jorratzen ditu: Batasuneko kide diren estatuen estrategiak, neurri lagungarriak, kostu diruz lagungarriak, eskatzaileak onartu eta hautatzea, aplikatu beharreko zehapenak, jarraipena eta ebaluazioa eta programaren beste zenbait ezaugarri.

Espainian Europar Batasuneko araudiaren aplikazioa garatzen duen maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuak, eskoletan frutak, barazkiak eta esnea hartzeko programari dagokionez, berariaz indargabetu eta ordezten du apirilaren 23ko 487/2010 Errege Dekretua, ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntza aplikatzeko moduak ezartzen dituena; errege dekretu berriak batera ezartzen ditu garapen arauak, ikastetxeetan produktu horiek nahiz frutak eta barazkiak banatzeari dagokionez.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) estrategia nazional bat prestatu du eskoletan frutak, barazkiak eta esnea hartzeko programa aplikatzeko 2017-2018 ikasturtetik 2022-2023 ikasturtera arte, eta Batzordeari jakinarazi dio. Plana aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da; izan ere, nekazaritzako, osasuneko eta hezkuntzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Plana 2019-2020 ikasturtean aplikatzea. Hala ere, Espainiako agintaritza eskudunak koordinaziorako esparru bateratu eta adostua ezarriko du.

Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak parte hartu dute Nafarroako Foru Komunitateko Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko 2019-2020ko Plana prestatzeko lanean, bai ikastetxeak bai planean parte hartuko duten ikasleen adina hautatu dituzte, bai eta ikasleentzat asteko anoa kopuru egokia zein den erabakitzeko lanean ere.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 23. bis artikuluak 6. apartatuan planaren finantzaketaz xedatzen duenez, Europar Batasunaren laguntzaz gain, Batasuneko kide diren estatuek laguntza nazionalak eman ditzakete eskola programa hau finantzatzeko. Alde horretatik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) ziurtagiri bat igorri du, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Sektore Konferentziako idazkariarena, Konferentzia horrek 2019ko ekainaren 10ean egindako bilkurari buruzkoa; hartan, proposamena onetsi zen, zeinak zehazten baitzuen nola banatu eskoletan fruta eta barazkiak jateko 2019-2020ko programei dagozkien erkidegoko funtsak. Zehazki, Nafarroako Foru Komunitateari 239.607,00 euro dagozkio. Kontuan hartuta helburu bat dela planaren exekuzioak ikastetxeei inolako kosturik ez ekartzea, ez da beharrezkotzat jotzen zenbateko hori Foru Komunitatearen funtsekin osatzea, 2019-2020 ikasturtean Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren aurrekontu beharrei osotara erantzuten dielakoan aipatutako diru-kopuruak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honen oinarri arautzaileak, ebazpen honen I. eranskinean dauden moduan, onestea, bai eta II. eranskinetik VI.era bitartekoak ere, deialdiaren parte baitira.

2. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko dirulaguntzen deialdia onestea.

3. Ebazpen hau igortzea NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalera eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. 2020ko ekitaldian Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) Nafarroako Foru Komunitateari bideratzen dion aurrekontuak aukera ematen duen heinean erantzunen zaie ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko abenduaren 31n.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

2019-2020 IKASTURTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXEETAN FRUTA ETA BARAZKIAK BANATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehenbizikoa.–Xedea eta aplikazio-eremua.

Ebazpen honen xedea da ezartzea Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren oinarri arautzaileak eta onestea Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planerako (2019-2020 ikasturtea) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko laguntzen deialdia.

Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Plana aplikatzearen kostua Europar Batasunak finantzatuko du %100ean. Hamalaugarren oinarrian xedatutakoa ukatu gabe, 2019-2020 ikasturtean eskoletan fruta banatzeko planak izanen duen gehieneko zenbatekoa 239.607,00 eurokoa da.

Bigarrena.–Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.

1. Kostu hauek izanen dira diruz lagungarriak, eta, beraz, Europar Batasunaren laguntza jasotzen ahalko dute:

a) Eskola programaren esparruan eman eta 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluan aurreikusitako ikastetxeetako ikasleei banatutako produktuen kostuak, produktu horiek hornitu eta banatzeko erabiltzen diren ekipoak erosi, alokatu edo finantza errentamenduan hartzeko kostuak barne har ditzaketenak, Europar Batasuneko kide den estatuaren estrategian aurreikusitakoaren arabera.

b) Hezkuntza neurri lagungarrien kostuak; honako hauek, alegia:

–Ikastetxeetan dastaketa klaseak antolatzeko eta lorategiak prestatu eta mantentzeko kostuak, bai eta nekazaritzako ustiategietara bisitak egiteak eta ikasleak nekazaritzara berriz gerturatzeko helburua duten antzeko jarduerak antolatzeak dakartzatenak ere.

–Ikasleei gai hauei buruzko heziketa emateko neurrien kostuak: nekazaritza, elikadurako ohitura osasungarriak, tokian tokiko elikakateak, ekoizpen ekologikoa, ekoizpen jasangarria eta elikagaien xahuketaren kontrako borroka.

c) Programaren publizitate kostuak, jendeari informazioa ematea zuzeneko helburua dutenak; honako hauek sartzen dira:

–Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12. artikuluan aipatzen den kartelaren kostua.

–Hedabideekin, komunikazio elektronikoekin, egunkarien bidez eta antzeko komunikabideekin egindako informazio kanpainen kostuak.

–Jendeari eskola programari buruzko argibideak emateko diren informazio saioen, hitzaldien, mintegien eta lantegien kostua, bai eta antzeko ekitaldiena ere.

–Informazio eta sustapeneko materialaren kostua, hala nola gutunak, iragarkiak, liburuxkak, publizitateko gauzak eta antzekoak.

d) Eskola programaren aplikazioaz esperientziak trukatzeko eta jardunbideak hobetzeko sareak sortzeko neurrien kostuak.

e) Europar Batasuneko estatuei programaren jarraipena egin eta eraginkortasuna ebaluatzeko betebeharrak eragiten dizkien kostuak.

f) Eskola programaren barnean emandako produktuen garraio eta banaketa kostuak, atal honen a) letran sartuta ez badaude.

2. Lehenago aipatutako kostuek ez dute Europar Batasunaren beste ezein laguntza araubide, programa, neurri edo eragiketaren bidezko finantzabiderik izanen.

3. Europar Batasunaren laguntzak ez du balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) hartzen.

4. Publizitate kostu diruz lagungarrien zenbateko osoa ez da izanen Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari urtean egindako behin betiko esleipenaren %10 baino handiagoa.

Hirugarrena.–Banaketak bete beharreko baldintzak.

1. Eskoletan fruta eta barazkiak banatzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira:

a) Produktuak astean behin banatuko dira, ikasleek, gehienez, 35 anoa fruta eta barazki har ditzaten 12 irakas-astetan, martxoaren eta ekainaren artean, baldintza hauetan:

–Anoen %20 gutxienez ere produktu ekologikoak izanen dira.

–Astean hiru anoa fruta edo barazki banatuko dira.

–Asteko anoei dagokienez, bitan gutxienez fruta alea edo barazki pieza oso-osorik egonen da.

–Gehienez ere bi udare anoa emanen dira banaketa-aldi guztian.

–Plastiko-hondakinen bolumena gutxiagotzeko, debekatuta daude snack formatuan aurkeztutako produktuak. Halaber, plastikoan ontziratutako 4. gamako produktuen kasuan, anoa bat baino ez da banatuko banaketa-aldi guztian.

–Ale bakoitza 150 bat gramokoa izanen da, gutxi gorabahera. Hainbat produktu biltzen dituzten anoen kasuan, hornitzaileak banakako anoak identifikatuko ditu; era berean, hainbat anoa dituzten produktuen kasuan, hornitzaileak adieraziko du anoa-kopurua. Produktua azal eta guzti jan badaiteke, garbituta eta azal eta guzti jateko beharrezkoak diren baldintza higieniko-sanitarioak betez aurkeztuko da.

–Fruta eta/edo barazki batzuei alergia dieten ikasleak dauden ikastetxeetan, betiere Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari aldez aurretik jakinarazi bazaio, beste produktu batzuk emanen dira alergia duten ikasleen premiei erantzuteko, eta horretarako soilik. Alergia larrien kasuan, eta ikastetxeak eskatuta, ikastetxeko ikasle guztientzat beste produktu batzuk banatzen ahalko dira.

b) Banatzen diren produktuek elikagaien segurtasun bermeak bete beharko dituzte, eta kalitate handikoak izanen dira beti, eta jateko behar bezain onduak egon beharko dute. Produktuak ez dira inoiz ere lurzoruaren gainean bilduta edukiko.

c) Hornitzaile baimendu bakar batek ikasturteko 12 irakas-astetan banatuko ditu produktuak, 2020ko martxotik ekainera, ikastetxearekin adostutako moduan. Beharrezkoa bada, Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren segimendu batzorde mistoak aldatzen ahalko ditu banaketaren asteak.

d) Banatutako produktuak kalitate urrikoak direnean, ikastetxeko koordinatzaileak atzera bota ditzake, eta horren berri eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Hornitzaileari eskatzen zaion baldintza hori ez betetzeagatik ez den beste arrazoi batengatik produktuak atzera botatzen badira, entregatu diren kopuruak kontatzeko orduan banatutzat joko dira.

e) Horniketa Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3-6 urte) 14.500 ikaslerentzat eginen da gehienez ere, Hezkuntza Departamentuak planean parte hartzeko hautatutako 155 ikastetxeetakoak; II. eranskinean agertzen da horien zerrenda. Haurren obesitate tasa Nafarroako batezbestekotik gorakoa duten eskualdeetako ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen artean ere (6-9 urte) eginen da banaketa. “Maila anitzeko landa eskoletan” eta “hezkuntza bereziko ikastetxeetan” adin tarteak desberdinak izan daitezke.

f) Planari atxikitako ikastetxeetako ikasleek bakarrik kontsumituko dituzte produktuak, eskola eremuaren barruan, eta ezin izanen dira erabili eskolako bazkariak prestatzeko. Horri dagokionez, ikastetxeko arduradunak adierazpen bat sinatuko du, bertan bermatzeko diruz lagundutako produktuak behar bezala erabiltzen direla.

g) Planari buruzko informazio publikoa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Hezkuntza Departamentuari dagokie, ez beste inori, jarraipen batzorde mistoaren bidez.

Laugarrena.–Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren Segimenduko Batzorde Mistoa.

1. Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren Jarraipen Batzorde Mistoa eratzen da. Batzordeburua Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo hark eskuordetzen duena, eta batzordekideak, ordezkari hauek:

a) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldetik, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua eta Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko burua (idazkari lanetan arituko dena).

b) Hezkuntza Departamentuaren aldetik, Prestakuntza Programen Bulegoko burua eta atal horretako aholkulari bat.

c) Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aldetik, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua eta atal horretako teknikari bat.

Edonola ere, batzordeak berariazko gaiei buruzko adituei parte har dezaten eskatzen ahalko die.

2. Batzordeak Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Plana behar bezala gara dadin zaintzea izanen du helburu. Horretarako, eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Planaren jarraibide orokorrak ezartzea.

b) Planaren estrategiari lotutako datuak prestatu eta berrikustea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriora bidaltzeko.

c) Jardueren jarraipena egitea eta, hala badagokio, araudiak eskatzen dituen txostenak eta ebaluazioak egitea.

d) Egokitzapenen edo aldaketa eta gorabeheren berri ematea.

e) Planeko hornitzaile baimendua izateko eskaerak ebaluatzea.

f) Planari buruzko informazio publikoa proposatzea.

Bosgarrena.–Onuradunak eta baldintzak.

1. 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko baimenduta dagoen hornitzailea izanen da dirulaguntza honen onuradun.

2. Onuraduna izateko, entitateak deialdi honetan ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu, bai eta ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren konpromisoak ere.

3. Onuradunak hautatuko dira soilik maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren babesean eskola programan parte hartzeko interesa agertu eta Nafarroako Foru Komunitatean parte hartzeko adierazpena aurkeztu zuten entitateen artetik; adierazpena kudeaketa organo eskudunak onetsia beharko du eta NBEFk jakinarazia, maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 9.3 artikuluari jarraikiz.

Seigarrena.–Hornitzaile gisa baimentzeko prozedura eta eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

1. Hornitzaile baimendu gisa laguntza hauek eskuratzeko interesa dutenek eskaera aurkeztu beharko diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari; baliabide telematikoak erabiliz aurkeztu beharko da Erregistro Orokor Elektronikoan Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 10 egun baliodunekoa izanen da eskaerak aurkezteko epea.

3. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta, eta ebazpen honen III. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute. Ereduak Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira (http://www.nafarroa.eus).

4. Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztuko dira:

–Entitatearen IFZren kopia.

–Ibilgailuen titulartasuna frogatzen duten dokumentuak.

–2019-2020 ikasturterako banaketa planaren proposamena, honako hauek zehaztuta:

  • Banaketaren egutegia.
  • Horniketaren ezaugarriak, hirugarren oinarriko baldintzekin bat.
  • Planean aurreikusten denaren arabera banatuko diren produktuen laburpena, honako hauek adieraziz: produktu mota, kalitatea, barietatea, jatorria edo nondik heldu diren, kalitatearen ziurtagiria eta aurkezteko modua.
  • Horniketa egiteko dauzkan baliabide materialak eta giza baliabideak, xeheki adierazita.
  • Proposamenaren zenbatekoa, guztira.

Zazpigarrena.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak, irizpideak eta helburuak.

1. Deialdi honen xedeko dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira, eta lehenetsiko da Nafarroan, Nafarroako Foru Komunitateko ekoizleek eta nekazaritzako elkarteetakoek ekoiztutako fruta eta barazkiak banatzea.

2. Hornitzaile baimendu gisa aritzeko baimena emanen zaio baremo honen arabera puntuazio handiena lortzen duen eskatzaileari:

a) Plan proposamen merkeena (2 puntu gehienez). Proposamen merkeenari emanen zaio gehieneko puntuazioa. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, jaitsiera portzentaje handienaren arabera; era horretan, zero puntu emanen zaie deialdiaren zenbatekoan inolako jaitsierarik ez duten eskaintzei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

b) Produktu kopurua, 5 fruta eta/edo barazki mota gutxienez (2 puntu gehienez). Gehieneko puntuazioa emanen zaio fruta espezie gehien dituen proposamenari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, espezie portzentaje handienaren arabera; era horretan, 0 puntu emanen zaie 5 espezie baino gehiago aurkezten ez duten eskaintzei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

c) Fruta eta barazki ekoizleen erakunde onartua izatea (2 puntu).

d) Egoitza soziala Nafarroan izatea (1 puntu).

e) Produktuak norberaren ibilgailuekin banatzea (puntu bat, gehienez). Puntuazioa esleitzeko, bere ibilgailuen proportzioa hartuko da kontuan, produktuen banaketan guztira erabiliko diren ibilgailuekin alderatuta.

f) Barazkiak izatea banatu beharreko produktuen artean (puntu bat).

g) Fruta eta/edo barazki ekologikoen anoak %20tik gorakoa izatea (puntu bat, gehienez). Gehieneko puntuazioa emanen zaio produktu ekologikoen portzentaje handiena duen proposamenari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, produktu ekologikoen portzentaje handienaren arabera; era horretan, 0 puntu emanen zaie banatu beharreko fruta edo/eta barazki ekologikoen anoa portzentajea %20tik gorakoa ez duten proposamenei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

Zortzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak harturik, bosgarren eta seigarren oinarrietan ezarritako baldintzak eta dokumentuak betetzen dituztela egiaztatuko da. Agiri guztiak ez badaude, hamar egunean osatu ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

2. Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren Jarraipen Batzorde Mistoak ebaluatuko ditu aurkeztutako eskaerak, eta, zazpigarren oinarriko baremoaren arabera ezarriko du ordena.

Berdinketa izanez gero, hezkuntza eta osasun ikuspegitik kalitate handienekoa, eta osatuena eta askotarikoena den planari dagokion banaketa planaren proposamenaren alde eginen da. Horrez gain, beste ezaugarri batzuk hartuko dira kontuan, besteak beste: produktuen jatorria, kalitatea eta aurkezteko modua.

3. Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren Jarraipen Batzorde Mistoak eskaerak ebaluatu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du baremoan puntuazio altuena lortu duen proposamenaren alde.

4. Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du interesduna Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planean (2019-2020 ikasturtea) hornitzaile baimendu gisa onartzeari buruz, eta berariaz jakinaraziko da zein eskaera ezetsi diren.

5. Prozeduraren gainean ebazteko epea 15 egunekoa izanen da, eskaerak osorik aurkezten direnetik hasita. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

Bederatzigarrena.–Laguntza eskatzen dutenen konpromisoak.

Hornitzaile baimendua izateko, hurrengo ataletan zehaztu eta baimen eskaeran jasota dauden gai hauei buruzko konpromiso idatzia hartu beharko du eskatzaileak:

a) Hornitzaile hautatua izateko proposamenean agertzen den bezala egitea banaketa. Aldaketak aldez aurretik adierazi beharko zaizkio Administrazioari eta hark baimendu beharko ditu.

b) Eskoletan fruta kontsumitzeko programa dela medio Europar Batasunak finantzatzen dituen produktuak prest egonen direla bermatzea, laguntzaren xede diren ikastetxeetako ikasleek kontsumitzeko.

c) Emandako laguntza eskola programaren helburuekin bat erabiltzea, jarraipen, ebaluazio eta publizitaterako edo lagun egiteko hezkuntza neurrietarako.

d) Oker ordaindutako laguntzen zenbatekoa itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman planari atxikitako ikastetxeetako ikasleei, edo Nafarroako Foru Komunitateko Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren barruan diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.

e) Jarraipen, ebaluazio eta publizitaterako edo lagun egiteko hezkuntza neurrietarako oker ordaindutako laguntza itzultzea, neurri edo jarduera horiek modu egokian aplikatu ez direla egiaztatuz gero.

f) Frogagiriak agintari eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.

g) Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatzeari eta ikuskatze fisikoari dagokienez.

h) Ikastetxeen izen eta helbideen erregistroa izatea, bai eta ikastetxe horiei banatutako produktuena eta kopuruena ere.

Hamargarrena.–Laguntzaren onuradunen betebeharrak.

Onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela, hornitzaile baimendua izateko aurkeztutako proposamenarekin bat bete ere; orobat, hari frogatzea dirulaguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela eta helburua bete dela.

b) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak egin beharreko egiaztatze lanak onartzea, baita Foru Komunitateko nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

c) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

d) Deialdi honen hamabigarren oinarrian adierazitakoarekin bat, gutxienez ere A-3 neurriko kartel bat ematea planari lotutako ikastetxeei, haiek ageriko toki batean eta sarrera nagusian jar dezaten.

e) Orobat, banatu den fruta kopurua frogatzen duen agiriaren kopia bat utzi beharko da ikastetxeetan, fruta eta kartel hartzaileak baitira; agirian zer produktu, zenbat eta noiz banatu den, eta emandako informazio kartela adieraziko dira.

Hamaikagarrena.–Ikastetxeen betebeharrak.

Ikastetxeak betebehar hauek izanen ditu:

a) Laguntzaren xede diren produktuak ikasleek bakarrik eta eskola eremuan kontsumituko dituzte, eta ez dira erabiliko eskolako otorduak prestatzeko. Horri dagokionez, ikastetxeko arduradunak adierazpen bat sinatuko du, bertan bermatzeko diruz lagundutako produktuak behar bezala erabiltzen direla. Adierazpen hori ikastetxean bertan gordeko da, baina eskura egonen da, kontrolik egiten bada egiaztatu ahal izateko.

b) Matrikulatutako ikasleen kopurua jakinaraztea eskatzaileari.

c) Ikastetxeko sarreran kartel bat agertzea, ongi ikusteko moduan. Kartelak 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak eta autonomia erkidegoak ezar ditzakeen beste batzuk bete behar ditu.

d) Agintari eskudunek ikastetxean egiten dituzten ikuskapen fisikoak baimentzea.

e) Agintari eskudunak beharrezkotzat jotzen dituen beste guztiak.

Ikastetxe batek ez baditu betetzen aipatutako betebeharrak, Planaren Jarraipen Batzorde Mistoak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu programa ongi gauzatu dadin.

Hamabigarrena.–Ikastetxeetan fruta banatzeari buruzko publizitatea.

1. Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planean parte hartzen duten ikastetxeek publizitatea paratu beharko dute beren eskola instalazioetan, ikastetxeko sarrera nagusian edo argi ikus eta irakur daitekeen toki batean, publizitateko afixen bidez, adierazteko programa hori Europar Batasunak diruz lagundua dela.

2. Publizitateko afixa horiek banatzaile baimenduek emanen dizkiete ikastetxeei, Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunak gainbegiratuta betiere. Kartel edo material horiek 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte.

3. Kartela gutxienez A-3 neurrikoa izanen da, zentimetro bateko edo gehiagoko letrekin. Kartel horrek Europar Batasunaren eta Nafarroaren ikurrak eta “Europar Batasuneko eskola programa” titulua izanen ditu, eta esaldi hau gutxienez: “Gure ikastetxeak Europar Batasunaren eskola programan parte hartzen du, Europar Batasunak diruz lagundurik”. Kartelak Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren ikurrak izanen ditu.

Hamahirugarrena.–Ordaintzeko eskaera, eta dirulaguntzaren helburua lortu dela frogatzeko modua.

1. Ordainketaren eskatzailea Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planerako (2019-2020 ikasturtea) hornitzaile baimendua izanen da. Ordainketa-eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta.

2. Ordaintzeko eskaerak hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, banaketa-aldia bukatu eta biharamunetik hasita. Eskaera bakoitzak, gutxienez, V. eranskinean agertzen den informazioa bilduko du, eta zein banaketa-aldiri buruzkoak diren, hari dagozkion frogagiriak erantsiko zaizkio.

3. Ordaintzeko eskaerarekin batera, produktuaren kantitatea, aurkezpen-formatua eta ikasturtean sortu diren oharrak edo gorabeherak aurkeztuko dira, hornitutako ikastetxe bakoitzaren arabera sailkatuta. Horrekin batera, egiaz hornitu edo banatu diren produktuen kantitateen ordainagiriak (albaranak) ere aurkeztu beharko dira.

4. Ordainketarako eskabidean adierazitako zenbatekoak justifikatzeko, banatutako produktu bakoitzaren prezioa zein bere aldetik adierazi behar da.

5. Produktu bakoitzaren unitateko gehieneko kostua (euro/kg) ez da izanen maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako zenbatekoetatik gorakoa (uztailaren 19ko 452/2019 Errege Dekretuaren 3. artikuluak aldatu zituen zenbateko horiek). Errege dekretu horren 5. artikuluarekin bat, produktu ekologikoen zenbatekoak %20 handituko dira.

6. Batez besteko kostua, gehienez, 0,48 eurokoa izanen da banatutako anoa bakoitzeko, Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planerako (2019-2020 ikasturtea) ordainketa eskaera guztiak kontuan hartuta.

7. Komunikazio kostuei dagokienez, ikastetxeetara eramaten den Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Programaren kartel iragarlea ez da, ikastetxe bakoitzerako, 5,50 euro baino garestiagoa izanen.

8. Produktuen horniketari eta banaketari dagozkien ordainketa eskaeretan gutxienez informazio hau jaso beharko da:

a) Banatutako produktu kantitateak produktu multzoen arabera.

b) Produktua zein ikastetxetan banatu den, haren izena eta helbidea, edo hezkuntza agintariarena.

c) Ikastetxe bakoitzean ikasturte hasieran matrikulatutako ikasle kopurua edo, kasua bada, ikasleen zerrenda eguneratua, laguntzaren eskaerak hartzen duen epean produktuak jasotzeko eskubidea dutenena.

Informazio hori euskarri informatikoan aurkeztu behar da, Windows-ekin bateragarri den Excel fitxategi batean.

Hamalaugarrena.–Laguntzaren kalkulua.

1. Entregak frogatzen dituzten albaranak egiaztatu ondoren, organo kudeatzaileak zehaztuko du zein diren kostu balidatuak kontzeptu hauetan:

a) Hornitutako produktuak (banaketa):

–Banaketa zein ikastetxetan egin den, horietako ikasleen kopurua hartuko da (II. eranskina), salbu eta banaketan zehar aldaketaren bat atzeman ondoren Hezkuntza Departamentuak kopuru hori eguneratzen duen kasuan.

–Ikastetxe bakoitzean astean hiru anoa banatu direla hartuko da kontuan, banaketa kopuru txikiagoa gertatu den asteetan izan ezik.

–Aplikatuko den unitateko prezioa (euro/kg) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo VI. eranskinean jaso den erreferentziako gehieneko kostua. Produktu ekologikoen kasuan, unitateko prezioak, VI. eranskinean jasotakoak, %20 handituko dira. Edozein kasutan, zenbateko osoa ez da izanen lehen oinarrian ezarritakoa baino handiagoa.

–Batez besteko kostua, gehienez, 0,48 eurokoa izanen da banatutako anoa bakoitzeko, Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planerako (2019-2020 ikasturtea) ordainketa eskaera guztiak kontuan hartuta. Batez besteko gehieneko kostu hori gainditzen bada, laguntzaren saldoa murriztu eginen da batez besteko kostu horretara mugatu arte.

b) Eskola programaren publizitatea (kartela).

–Kontuan hartuko da zenbat ikastetxetan egin duen banaketa banatzaile baimenduak, baimenak emateko ebazpenarekin bat.

–Aplikatuko den unitateko prezioa (euro/un.) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo hamahirugarren oinarriko 7. puntuan jaso den erreferentziako gehieneko kostua. Edozein kasutan, zenbateko osoa ez da izanen lehen oinarrian ezarritakoa baino handiagoa.

2. Gehienez aplikatuko den dirulaguntza honako zenbateko hauetan txikiena izanen da:

a) Gastu-kontzeptu bakoitzeko kalkulatutako laguntzaren batura, ordainketa eskaera guztiena, oinarri arautzaile honen 1. atalarekin bat.

b) 2019-2020 ikasturtean Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planaren aplikazioak izanen duen gehieneko zenbatekoa, Europar Batasunak finantzatutakoa, hau da, 239.607,00 euro.

Hamabosgarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Laguntza ordainduko da hiru hilabeteko epean, eskaera behar bezala eta osorik beteta eta baliozkoa aurkeztu eta biharamunetik hasita.

Laguntza eskaera aurkezteko ezarritako epea gehienez ere 60 egun naturalez gainditzen bada, laguntza ordaindu eginen da, baina ondoren adierazten den moduan murriztuta:

–%5, epea egun natural batetik 30 egun naturalera arte gainditzen bada.

–%10, epea 31 egun naturaletik 60 egun naturalera arte gainditzen bada.

Epea 60 egun natural baino gehiagotan gaindituz gero, beste %1 gehiago murriztuko da laguntza egun bakoitzeko, gelditzen den saldoaren gainean kalkulatuta.

Hamaseigarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Dirulaguntza hau bateraezina da jarduera bererako jasotzen ahal diren beste dirulaguntzekin.

Hamazazpigarrena.–Kontrolak.

1. Kontrol administratiboak eta tokian bertakoak eginen dira, Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/39 (EB) Erregelamenduaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta. Kontrolak egiten ahalko dituzte bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko langileek, bai Hezkuntza Departamentukoek, bai Osasun Departamentukoek.

2. Ordaintzeko eskaera guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie, eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboan alderdi hauek betetzen direla egiaztatuko da:

–Kasua bada, hautatu eta baimendu den hornitzaile batek aurkeztu dituela.

–Deialdi honetan ezarritako eredu, epe eta horniketa aldiarekin bat datozela, kontuan hartuta, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskaera, beranduenez, eskaeraren xedeko aldia bukatu eta hurrengo hirugarren hilabeteko azken egunean aurkeztu beharko direla.

–Gutxienez informazio hau jasotzen dutela:

  • Eskatzailearen identifikazioa.
  • Ikastetxe bakoitzaren identifikazioa.
  • Ikasturte hasieran matrikulatutako ikasleak edo, kasua bada, eguneratutakoak.
  • Banatutako produktu kopuruak eta banaketa-aldia.

–Eskaeran sartutako produktuek betetzen dituztela ezarritako baldintzak (kantitatea, kalitatea, etab.), eta onartutakoen barruan daudela.

–Laguntzaren xede diren kostuak bat datozela Batzordearen 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. artikuluko 1. apartatuan eta deialdi honen bigarren oinarrian ezarritakoekin.

–Egiaz entregatutako fruta eta barazki kantitateak justifikatzen dituzten albaranak ere erantsita dituztela.

–Eskatzaileak ez duela finantzaketarik jaso beste ezein laguntza araubide, programa, neurri edo eragiketaren bidez, kostu berberetarako.

–Eskabideetako informazioa eta ikastetxeek aurkeztutako aitorpenak bat datozela ikastetxeetan matrikulatutako ikasle kopuruari eta laguntza eskaeraren xede den ikasle kopuruari dagokienez, eta banatutako kantitateak egiten duen anoa kopurua bat datorrela ikasle kopuruarekin.

3. Kontrol administratiboak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.

Hemezortzigarrena.–Zehapenak.

1. Oker ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko, 809/2014 (EB) Erregelamendu Betearazlearen 7. artikulua aplikatuko da, mutatis mutandis.

2. 511/2017 Errege Dekretuaren 15. artikuluari jarraikiz, eskola programan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean eskatutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia egiten duen zehapen administratibo bat ordainduko du.

3. Begi bistako akatsez bestelakoengatik ordainketa irregularrak egin diren kasuan eta eskatzaileari egozten ahal zaion iruzur edo axolagabekeria larria dagoenean, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean eskatutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia egiten duen zehapen administratibo bat ordainduko du, 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 8. artikulua aplikatuta.

4. Aurrekoa gorabehera, atzemanez gero eskatzaile batek bere betebeharretako bat ez duela bete, bertan behera geldituko da eskatzailearen parte-hartzea Nafarroako Foru Komunitatean, aldi baterako, hilabetetik hamabi hilabetera, edo errebokatu eginen da, zein den arau-haustearen larritasuna, eta proportzionaltasun printzipioarekin bat. Bertan behera uztea edo errebokatzea ez dira aplikatuko arau-haustea garrantzi gutxikoa denean. Eskatzaileak eskatuta eta errebokatzeko arrazoiak zuzendu baldin badira, agintari eskudunak erabakitzen ahalko du parte-hartzailea berriz onartzea, zuzenketa egin eta, gutxienez ere, hamabi hilabete iragan ondoren.

5. Ikastetxe batek ez baditu betetzen deialdi honen hamaikagarren oinarrian aipatutako betebeharrak, Planaren Jarraipen Batzorde Mistoak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu programa ongi gauzatu dadin.

Hemeretzigarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea eta datuen tratamendua.

1. Onuradunei emandako dirulaguntzak argitaratu eginen dira Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluari jarraikiz. Batzordeko eta Estatuetako auditoretza eta ikerketa organismoek tratatu ditzakete horien datuak, Batasunaren finantza interesak babestearren.

2. Datu pertsonalak direnean, estatu kideek haien eskubideak jakinaraziko dizkiete onuradunei, datuen babeserako arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko aplikagarriak diren prozedurekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (Datuen babeserako erregelamendu orokorra).

II. ERANSKINA

Eskoletan Fruta eta Barazkiak Jateko Planean parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda

2019-2020 ikasturtea

IKASTETXEAREN IZENA

HERRIA

IKASLEAK

MOTA (1)

Abartzuzako HLHIP

Abartzuza

45

HH

San Babil HLHIP

Ablitas

50

HH

La Cruz

Allo

53

H+L

Iñigo Haritza ikastola

Altsasu

108

H+L

Zelandi HLHIP

Altsasu

113

HH

Sagrado Corazón ikastetxea

Altsasu

49

H+L

Amaiur IP

Amaiur

25

HH

Lokiz IP

Antzin

37

HH

Virgen de la Cerca IP

Andosilla

71

HH

Añorbe IP

Añorbe

48

HH

Agoizko San Migel IP

Agoitz

128

HH

Arantzako Herri Eskola

Arantza

38

H+L

Arbizuko Herri Eskola HLHIP

Arbizu

42

HH

Nazabal HH eta LHko IP

Areso

24

MALE

Sancho Ramírez HLHIP

Arguedas

75

HH

Arizkun Ikastetxe Publikoa

Arizkun

34

HH

Arraiozko eskola

Arraioz

31

MALE

La Balsa HLHIP

Arroitz

64

HH

Urraca Reina IP

Artaxoa

54

H+L

Auritz IP

Auritz

15

MALE

Mater Dei

Aiegi

130

HH

Francisco Arbeloa HLHIP

Azagra

118

HH

Azpilkuetako Eskola

Azpilkueta

19

MALE

Alaitz IP

Barañain

78

HH

Sahats HLHIP

Barañain

62

HH

Martín de Azpilcueta IP

Barasoain

43

MALE

Beireko HLHIP

Beire

7

HH

Labiaga ikastola

Bera

80

H+L

Jesusen Bihotza Ikastetxea

Bera

45

H+L

Ricardo Baroja

Bera

120

H+L

Río Arga HLHIP

Berbintzana

50

HH

Beriain IP

Beriain

90

HH

Mendialdea 1

Berriozar

170

HH

Mendialdea II IP

Berriozar

129

HH

Santa Ana

Buñuel

57

HH

Amor de Dios

Burlata

70

HH

Regina Pacis

Burlata

70

HH

Ermitaberri IP

Burlata

81

HH

Hilarión Eslava HLHIP

Burlata

120

HH

Notre Dame FESD

Burlata

70

HH

Teresa Bertrán de Lis HLHIP

Cadreita

64

Virgen del Soto

Caparroso

83

HH

Virgen de Gracia HLHIP

Cárcar

29

HH

Santa Vicenta Maria IP

Cascante

142

HH

Francisco Javier Saenz de Oiza IP

Kaseda

18

HH

San Fermin ikastola

Zizur Txikia

200

HH

Ciudad de Corella IP

Corella

270

HH

Virgen de Nievas IP

Deikaztelu

35

HH

San Miguel IP

Doneztebe

163

H+L

Elizondoko Eskola Publikoa

Elizondo

68

HH

Baztan Ikastola

Elizondo

60

HH

Erratzuko Eskola

Erratzu

43

HH

San Esteban IP

Erro

32

MALE

Santa Ana ikastetxea

Lizarra

127

HH

Remontival IP

Lizarra

215

HH

San Donato IP

Etxarri Aranatz

105

H+L

Doña Álvara Álvarez IP

Faltzes

110

H+L

Nuestra Señora de Ujué IP

Figarol (Zarrakaztelu)

7

MALE

Juan de Palafox HLHIP

Fitero

75

HH

Virgen del Rosario HLHIP

Fontellas

17

HH

Elías Terés Sádaba HLHIP

Funes

154

H+L

Santos Justo y Pastor HLHIP

Fustiñana

70

HH

Gartzain IP

Gartzain

10

HH

Andres Narbarte “Xalto”

Goizueta

72

HH

Virgen Blanca

Uharte

167

HH

Isterria HBI

Ibero

50

HB

Iruritako Eskola

Irurita

64

HH

Atakondoa Ikastetxe Publikoa

Irurtzun

103

HH

Iturengo Pulunpa Eskola

Ituren

37

H+L

Arrano Beltza

Iturmendi

25

HH

Oihanzabal Eskola

Jauntsarats (Basaburua)

19

HH

Lakuntzako Herri Eskola

Lakuntza

67

H+L

San Miguel HLHIP

Larraga

110

H+L

Larraintzarko Ikastetxea HH-LH

Larraintzar

49

HH

Legasako herri eskola

Legasa

36

HH

Erleta IP

Leitza

106

HH

Lekarozko HLHIP

Lekaroz

11

HH

Ibarberri IP

Lekunberri

68

HH

Doña Blanca de Navarra

Lerin

84

H+L

Irain Eskola Publikoa

Lesaka

83

H+L

La Milagrosa Ikastetxea

Lodosa

61

HH

Ángel Martínez Baigorri IP

Lodosa

77

HH

Ibaialde ikastola

Lodosa

45

HH

Santa Maria HLHIP

Los Arcos

28

HH

San Juan IP

Irunberri

57

HH

San Bartolomé

Martzilla

165

H+L

Santa Ana IP

Mélida

58

H+L

San Francisco Javier LHIP

Mendabia

60

MALE

Ntra Sra de los Dolores

Mendabia

61

HH

Julian Maria Espinal Olcoz HLHIP

Mendigorria

60

HH

Nuestra Señora del Patrocinio

Milagro

108

HH

Honorio Galilea

Monteagudo

67

HH

Mardones y Magaña

Murchante

239

H+L

Raimundo Lanas

Murillo el Fruto

37

MALE

San Pedro

Mutiloa

298

HH

Luis Amigó Ikastetxea

Mutiloa

307

HH

Arotzenea

Narbarte

31

HH

Obanos HLHIP

Obanos

47

HH

Domingo Bados

Olazti

45

H+L

Príncipe de Viana HLHIP

Erriberri

111

HH

Oronozko IP

Oronoz Mugairi

32

HH

San Salvador HLHIP

Oteitza

60

HH

Andrés Muñoz Garde HBIP

Iruña

80

HH

El Lago IP

Iruña

91

HH

Patxi Larrainzar

Iruña

136

HH

Nicasio de Landa IP

Iruña

29

HH

Rochapea IP

Iruña

187

H+L

San Jorge HLHIP

Iruña

213

H+L

García Galdeano HLHIP

Iruña

59

HH

Santa Catalina Labouré

Iruña

67

HH

Buztintxuri IP

Iruña

350

HH

El Molino HBI

Iruña

36

HB

Hegoalde ikastola

Iruña

201

H+L

Amaiur Ikastola HLHIP

Iruña

141

HH

Jaso ikastola

Iruña

150

HH

Claret Larraona

Iruña

150

HH

Sanduzelai Ikastetxea

Iruña

63

HH

Bernart Etxepare IP

Iruña

135

HH

Iturrama HLHIP

Iruña

63

HH

San Franzisko Deuna IP

Iruña

192

H+L

Mendillorri IP

Iruña

97

HH

Mendigoiti Ikastetxea

Iruña

160

HH

José M.ª de Huarte

Iruña

80

HH

Pitillasko HLHIP

Pitillas

31

MALE

Garesko IP

Gares

146

HH

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada

58

HH

Otsonta Saldiasko IP

Saldias

13

MALE

Alfonso X el Sabio HLHIP

San Adrián

220

HH

Zangozako Ikastola

Zangoza

25

HH

Ntra Sra de la Asunción

Santakara

48

MALE

Hermanas Uriz Pi HLHIP

Sarriguren (Eguesibar)

213

HH

Joakin Lizarraga IP

Sarriguren (Eguesibar)

335

HH

Virgen de Nievas HLHIP

Sesma

58

HH

Sunbillako eskola

Sunbilla

80

H+L

Garces de los Fayos Ikastola

Tafalla

65

HH

Marqués de la Real Defensa HLHIP

Tafalla

152

HH

Compañía de María

Tutera

295

HH

Torre Monreal HBIP

Tutera

71

HB

Huertas Mayores HLHIP

Tutera

150

HH

Elvira España IP

Tutera

190

HH

San Miguel IP

Uharte Arakil

50

H+L

Urdazubi HIE

Urdazubi

27

HH

Urrozko HLHIP

Urrotz

25

MALE

Félix Zapatero

Valtierra

70

HH

Ricardo Campano HLHIP

Viana

92

HH

Erentzun ikastola

Viana.

35

HH

El Castellar IP

Alesbes

88

HH

San Veremundo HLHIP

Villatuerta

28

HH

Atargi

Atarrabia

110

HH

La Presentación FESD ikastetxea

Atarrabia

130

HH

Paz de Ziganda Ikastola

Atarrabia

157

HH

Catalina de Foix HLHIP

Zizur Nagusia

170

HH

Erreniega IP

Zizur Nagusia

172

HH

Las Amescoas IP

Zudairi

17

HH

Zugagarramurdi HIE

Zugarramurdi

19

HH

Hezkuntza Departamentuak ikasleen kopurua eman eta ikastetxeekin egiaztatu du, 2019-2020 ikasturteko matrikulazio datuen arabera.

(1) HH= Haur Hezkuntza; H+L = Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa; MALE = Maila Anitzeko Landa Eskola; HB = Hezkuntza Berezia.

III. ERANSKINA

Laguntza eskatzaileak baimentzeko eskaeraren gutxieneko edukia.

III. ERANSKINA (jarraipena)

Laguntza eskatzaileak baimentzeko eskaeraren gutxieneko edukia (jarraipena).

IV. ERANSKINA

Ikastetxearen konpromisoak.

V. ERANSKINA

Laguntza eskaeraren gutxieneko edukia.

V. ERANSKINA (jarraipena)

Laguntza eskaeraren gutxieneko edukia (jarraipena).

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

VI. ERANSKINA

Produktuari aplikatzen ahal zaion gehieneko balioa

PRODUKTUA

ERREFERENTZIAKO GEHIENEKO
KOSTUAK
(euro/kg)

Zerba

2,03

Baratxuria

4,12

Abrikotak

3,70

Orburua

2,57

Apioa

1,56

Alberjiniak

2,25

Brokolia

2,28

Kuiatxoa

1,88

Kuia

1,88

Kakia

2,25

Tipula

1,27

Gerezia

4,74

Barrengorria

3,39

Arana

2,69

Azaloreak

1,67

Eskarola

2,33

Zainzuria

5,45

Ziazerba

2,36

Marrubia/baratze-marrubia

3,75

Fruta oskoldunak (gaztaina, arbendola, hurra)*

10,59

Fruta tropikalak (ahuakatea, txirimoia, papaia, eta eranskin honetan berariaz aipatzen ez diren beste produktu batzuk)

2,62

Frutu gorriak (mugurdia, ahabia, andere-mahatsa...)

12,87

Granada

2,70

Baba berdea

2,96

Zitriko txikien hibridoak

2,07

Piku freskoa

4,38

Leka

3,92

Kiwia

2,99

Uraza

2,59

Limoiak

2,20

Mandarinak

2,72

Sagarrak

1,88

Mertxikak

2,41

Meloiak

2,99

Arbia

3,23

Laranjak

1,98

Nektarinak

2,56

Mizpira

3,92

Paraguaioa

2,97

Luzokerra

2,05

Udareak

2,19

Piperra

2,44

Banana

2,45

Porrua

2,31

Buru-aza/aza

1,72

Angurriak

1,16

Tomateak (ekainaren 1etik urriaren 31ra bitarte)

1,20

Tomateak (azaroaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte)

2,37

Cherry tomatea

4,00

Mahatsa

3,23

Azenarioa

1,86

Frutak IV. gama

9,31

Barazkiak IV. gama

9,50

Barazki zopak/kremak

2,87

Barazki zukua

2,75

Fruta zukuak

1,95

Kontzentratuetatik ateratako fruta zukuak

1,53

511/2017 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazitako zenbatekoak (uztailaren 19ko 452/2019 Errege Dekretuaren hirugarren artikuluak aldatuta). Errege dekretu horren 5. artikuluarekin bat, produktu ekologikoen zenbatekoak %20 handituko dira.

Iragarkiaren kodea: F2000147