15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko lan egutegia eta epeak kontatzeko
egun baliogabeen egutegia

Abenduaren 24ko 9/2019 Ebazpena, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak emana, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia onesten duena.

Víctor Royo Sánchez, Buñuel aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua naizen honek.

Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2020an izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe ematen den bezala:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
  • Martxoaren 19a: San Jose.
  • Apirilaren 9a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 10a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 13a: Pazko biharamuna.
  • Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
  • Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.
  • Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
  • Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.
  • Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lan egiten duten langileendako:

  • Martxoa: 20a.
  • Azaroa: 2a.
  • Abendua: 4a, 24a, 28a, 29a, 30a eta 31.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da lanaldi osoan ari diren langileendako, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 08:00etatik 15:20era edo 07:40tik 15:00etara. Familia langileak lanaldi partzialean ariko dira, 08:30etik 14:05era.

b) Zenbaki honetako aitzineko atalean adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaio aplikatuko beren lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten langileei.

c) Aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, Mankomunitateko buruak baimena eman ondoan.

d) Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1.592) betetzeko, falta diren ordu eta 36 minutuak egun bateko edo batzuetako lanorduei gaineratuko zaizkie, zerbitzuaren beharren arabera, eta Mankomunitateko buruak baimena eman ondoan. Etxeko laguntza zerbitzua ematen duten langileentzat ordu eta 13 minutukoa izanen da denbora tarte hori.

Laugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, etxeko laguntza zerbitzuko langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu. Zerbitzu horretan, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 4 familia langile egotea.

Zerbitzua hobeki emateko, erabaki da lanik gabeko egun gisa deklaratzea ebazpenaren bigarren xedapenean ezarritako egunak; izan ere, egun horietan Mankomunitatean ez da lanik egoten, zubia direlako edo Eguberriak ospatzen direlako. Horrexegatik, langileek 25 laneguneko oporrak edukiko dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, urte osoan hartzeko. Opor egunen erdiak (13 egun) udan hartu ahal izanen dituzte, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Ebazpen honen bigarren xedapenean ezarritako lanik gabeko egunen artean, 2020ko abenduaren 24a eta 31 opor egun gisa hartuko dira Mankomunitateko langile guztientzat.

Oporrak eskatzeko, Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean eskabidea aurkeztu beharko da, 2020ko otsailaren 13ko 14:00ak baino lehen.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratzea, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.

Buñuelen, 2019ko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1916581