15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluetan xedatuaren arabera. Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Villatuertan, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, José María Ocáriz Basarte.

Iragarkiaren kodea: L1916689