15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ordenantza, obrena, jarduera sailkatuena eta besterena.
Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako ordenantza hau: obrak, jarduera sailkatuak, jarduera sailkatuen irekiera eta merkataritza zerbitzu zein jarduerak abiarazteko erantzukizunpeko adierazpena, eta jardueraren titulartasun aldaketen, eteteen eta/edo iraungitzeen aurretiazko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Vianan, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1916626