15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2020rako zerga-tasak

Uxueko Udalak, 2019ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Hona hemen:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,27.

–EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga): %3,03.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 175. artikuluaren sortzealdiko gehieneko tasa, 2/1995 Legean idatzi den bezala, eta 176.2 artikuluaren portzentajea, %10,70.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: indizea, 1,4.

Uxuen, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1916665