15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 4/2019 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Tirapun, 2019ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L1916608