15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2020ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak, kanonak
eta egutegi fiskala

Sartagudako Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean,

ERABAKI ZUEN:

Lehendabizikoa.–2020ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak, kanonak eta egutegi fiskala onestea. Hona hemen:

I.–UDAL ZERGAK

Zerga-tasak eta koefizienteak

–Lurraren gaineko kontribuzioa: hiri-lurren gainekoa, %0,33; landa-lurren gainekoa, %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: legean aurreikusitako tarifak.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legean aurreikusitako tarifak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak. Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

II.–TASAK

–Tasa berri bat ezartzen da, lizentziaren eskaera edo erantzukizunpeko adierazpenena erretiratzeagatik edo horietan atzera egiteagatik hirigintzaren eta ingurumenaren arloetan (obrak, jarduera sailkatuak).

Tasaren zerga-egitatea izanen da lizentziaren eskaera edo erantzukizunpeko adierazpena erretiratzea edo horietan atzera egitea, edo obra ez egitea edo jarduera martxan ez jartzea legez ezarritako epearen barnean.

Tasaren subjektu pasiboa izanen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluan ezarritakoa.

Tasa 75 eurokoa izanen da.

Atzera egitea aurkeztean sortuko da tasa, edo egiaztatzean obra ez dela egin edo jarduera ez dela martxan jarri legez ezarritako epeen barnean.

–Tasa berri bat ezartzen da, tasazio txostenak eskatzeagatik alderdi batek eskaturik hasitako espedienteetan.

Tasaren zerga-egitatea izanen da Udalez kanpoko teknikari batek tasazio txostena egitea.

Tasaren subjektu pasiboa izanen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluan ezarritakoa.

Udalari txostena egiteagatik eskatutako fakturaren kostua izanen da tasaren zenbatekoa, eta 500 euro izanen dira gehienez.

Faktura Udalari ailegaraztean sortuko da tasa.

–Gainerako tasei eusten zaie, aldatzen ez diren bitartean kasuan kasuko ordenantzetan eta horien gaineko erabakietan ezarritakoarekin bat.

III.–2020KO EGUTEGI FISKALA

Egutegi fiskal hau onestea, indarrean jarraituko duena aldatzen ez den bitartean.

KONTZEPTUA

LEHEN ORDAINKETA

BIGARREN ORDAINKETA

HIRUGARREN ORDAINKETA

LAUGARREN ORDAINKETA

Zirkulazioaren gaineko zerga

Martxoa, ordainketa bakarra

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa

Ekaina, 1. seihilekoa

Iraila, 2. seihilekoa

Ura

Urtarrila

Apirila

Uztaila

Urria

Hilerria (nitxoak)

Azaroa-abendua

Terrazak eta begiratokiak

Azaroa-abendua

Ekon.-jard. gaineko zerga

Urria

Herri-lurrak

Azaroa-abendua

Bigarrena.–Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-tauletan argitaratzea.

Erabakitakoen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sartagudan, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916666