15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916598