15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Tarifa fiskalen aldaketa 2020rako. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2019ko abenduaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa ordenantza fiskalen tarifetan, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan. Tarifa horiek espedientean ageri dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, hala badagokio, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Rocaforten, 2019ko abenduaren 23an.–Kontzejuko burua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1916629