15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2019ko 06. eta 07. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2019. urteko aurrekontu orokor bakarrean honako aurrekontu-aldaketa hauek egiteko espedientea:

–06. aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarria.

–07. aurrekontu-aldaketa, kreditu-transferentzia.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean.

Orisoainen, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1916767